DERMATOSI NODULARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nekazaritza Ministerioak ez du beharrezko ikusten EAEko behi-azienda osoa txertatzea, Gipuzkoakoa bakarrik baizik

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak dermatosia nodularraren kontrako txertaketa EAE osorako eskatu duen arren, Espainiako Ministerioak uste du nahikoa dela Gipuzkoako eta Gipuzkoarekin muga egiten duten Arabako eta Bizkaiko bi gune txikitan bakarrik egitea.

vaca behia granja abeltzantza ganaderia baserria
Abeletxe batean dauden behi batzuen artxiboaren irudia. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuaren RASVE (Albaitaritzako Osasun Alertaren Sarea) bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ez dio Euskadiko behi-azienda osoari dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jarriko, Gipuzkoakoari soilik baizik.

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailetik jakinarazi dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoak behi-azienden txertaketa prebentibo orokorra egitea proposatu du, baina Ministerioaren iritziz, Gipuzkoan eta Gipuzkoarekin muga egiten duten Arabako eta Bizkaiko bi "gune txikitan egitea nahikoa da.

Lakuako Gobernuak uste du ez dela neurri egokia, Euskadin abelburu ugari duten eta Gipuzkoarekin muga egiten ez duten zonaldeak daudelako, Karrantza edo Gaubea kasu. 

Aurreko bileraren ere eskatu zuten txertaketa orokorra, Nafarroarekin eta Aragoirekin batera, baina Ministerioaren proposamena txertaketa prebentiboa Pirinioekin muga egiten duten lurraldeetan egitea izan zen eta gaur ere berretsi egin dute erabakia.

Orain arte 115 foku erregistratu dira Frantzian, eta Espainian ez da kasu bakar bat ere atzeman urriaren 24tik. Ordura arte, 17 foku izan dira, guztiak Gironako probintzian.

Amaia Barredoren saila gaurko bileraren edukia aztertzen ari da, ondorengo orduetan irakurketa sakonagoa egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X