Ordaindu gabeko etxeko lana EAEko BPGaren ia % 29 da
Batez ere emakumezkoek jarduten dute behar horretan, baina azken hogeita hamar urtean gizonezkoen inplikazioa % 15,8 puntu igo da.
Ordaindu gabeko etxeko lanen balioa EAEko Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 28,8 da. 2023an 26.856 milioi eurora iritsi zen, Eustatek emandako azken datuen arabera.
Euskal Estatistika Erakundeak nabarmendu duenez, datuok etxean egindako jardueren garrantzia azpimarratzen dute, gehienak ez baitira BPGaren baitan zenbatzen, baina "funtsezkoak dira ongizate kolektiborako".
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Etxeko Lanaren Kontu Satelitearen zazpigarren edizioa egin du. Helburu nagusia da etxeetan egindako ekoizpen-jardueren irudi globala ematea eta haren balio ekonomikoa kalkulatzea.
2023ko datuen banaketak ez zuen alde handirik izan 2018koarekin konparatuta, baina batzuk izan zituen. Ostatua emateko lanari dagokionez, duela bost urteko datu berak izan ziren (% 29,6).
Hala ere, nabarmendu behar da gero eta garrantzi handiagoa dutela janaria ematearekin loturiko lanek, % 43,4ra igo baita (2018an baino hiru puntu gehiago), bai eta arroparekin loturikoek ere. Sektore hori % 8,1era igo da (puntu erdi gehiago). Aldiz, zaintza eta hezkuntzari loturiko lanak behera egin du eta % 18,9ra jaitsi da, 2018an baino hiru puntu eta erdi gutxiago.
Sexuaren araberako banaketari dagokionez, genero arrakala "nabarmen handia" dago oraindik, 2023an, % 63,5 emakumeek egin baitzituzten lan horiek (% 67,2, 2018an). Hala eta guztiz ere, gizonen inplikazioa gora doa pixkanaka, eta azken hogeita hamar urtean 15,8 puntu hazi da.
Lurraldeka, Bizkaian dago kopururik handiena, % 55,2, hain zuzen ere; Gipuzkoan, % 30,3, eta Araban, % 14,5.
Azken hogeita hamar urteetako bilakaerak agerian uzten du etxeko ekoizpena kontraziklikoa dela; izan ere, krisi-garaietan gora egiten du, baliabideak merkatu-ekonomiatik ordaindu gabeko etxeko ekonomiara transferitzen baita, eta murriztu egiten da oparoaldietan, Eustatek azaldu duenez.
1993an, ordaindu gabeko etxeko lanen pisua % 45,5era iritsi zen, eta 2023an, berriz, % 28,8ra, eta aurreko edizioaren antzeko mailetan mantendu da, hortaz (% 27,4 2018an).
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.