IBILGAILUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Autoen salmenta % 16,4 handitu da Euskadin 2025ean, baina dieselen salmentak % 45 murriztu dira

Abenduan, matrikulazioak % 5,7 murriztu dira Euskadin, 2.728 autoraino. Horien artean, 448 gasolina-auto (-%32,9) eta 65 diesel-auto (-%49,2). Beste erregaienak, berriz, % 5,58 handitu dira, 2.215 unitateraino.

(Foto de ARCHIVO)

Coche nuevo en un concesionario



EUROPA PRESS

05/12/2022

Autoak, salgai, Euskadiko kontzesionario batean. Argazkia: EFE

2025ean 30.011 ibilgailu saldu dira  Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), hau da, autoen matrikulazioak % 16,4 handitu dira, aurreko urtearekin alderatuta. Dena dela, dieselarekin funtzionatzen duten autoen salmentak % 45 murriztu dira.

Anfac, Ganvam eta Faconauto sektoreko patronalek ostiral honetan zabaldutako datuen arabera, matrikulazio gehienak (23.573) ibilgailu elektrikoei, hibridoei edo hidrogenozkoei dagozkie.

Urtarriletik abendura bitartean ere 5.559 gasolina-ibilgailu matrikulatu dira EAEn, aurreko urtean baino % 31,3 gutxiago, eta diesel motorrak dituzten 877 auto saldu dira bakarrik, hau da, % 45,06 gutxiago.

Halaber, abenduan matrikulazioak % 5,7 murriztu dira EAEn, 2.728 autoraino. Horien artean, 448 gasolina-auto (-%32,9) eta 65 diesel-auto (-%49,2). Beste erregai batzuenak, berriz, % 5,58 handitu dira, 2.215 unitateraino.

Espainian, oro har, turismoen eta gainerako ibilgailuen matrikulazioak % 12,9 handitu dira, eta 1.148.650 ibilgailura iritsi dira.

Gauzak horrela, bigarren urtez jarraian, auto berrien salmenta milioi bat unitatetik gorakoa da pandemiaz geroztik, baina kopurua urrun dago oraindik 2019an saldutako 1,26 milioi unitateetatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubacex Ekonomia kaleratzeak lan erregulazioa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubacexek % 30 murriztu ditu irabaziak 2025ean, 15,9 milioi euro irabazi baititu

Salmentak % 6,3 jaitsi dira, 719,3 milioiraino. Hala ere, enpresak esan du eutsi egin diola "merkatuaren ahultasun orokorraren inguruneak" asko markatu duen urtean, "eredu integratuan, dibertsifikazio geografikoan eta balio erantsi handiko hainbat sektore eta nitxotan duen presentzian oinarritutako estrategiari esker", horrek "muga-zergen ziurgabetasunaren inpaktua arintzen" lagundu baitu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X