LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laborarien protestak ez dira amaitu Ipar Euskal Herrian, eta A-63 errepidea itxita dago oraindik

Sindikaturik gabeko Ultra 63 mugimenduko langileek Mercosurren akordioa eta dermatosi nodularraren kontra akabatze masiboak bertan behera uzteko eskatu dute. Laborariak Pirinio Atlantikoetako prefetarekin bildu dira, eta batzar emankorra izan da, baina protestekin jarraitzea ebatzi dute.

Laborarien protesta A-63an Baionan
Laborarien protesta A-63an. Argazkia: EITB

Ipar Euskal Herriko laborariek itxita dute A-63 autobidea Baionan, bi noranzkoetan, eta zirkulazioa oztopatzen ari dira Baionan, Biriatun eta Paue eta Bordele artean.

Nekazariak Pirinio Atlantikoetako prefetarekin bildu ziren atzo, larunbatarekin, eta bilera ondo joan zela adierazi zuten arren, protestekin jarraitzea erabaki zuten. Hala, hirugarren gaua pasatu dute errepidean. Prefetak bi herrialde geldiaraztea eta merkataritza kaltetzea leporatu zien. Laborariek erantzun zioten eurak ere aspalditik ari direla kalteak izaten. 

Sindikaturik gabeko Ultra 63 mugimenduko laborariek argi dute euren aldarria: Mercosurren akordioa eta dermatosi nodularra agertzen den kasuetarako ezarritako akabatze masiboak bertan behera uztea eta prefetak hartzen dituen konpromisoak paperean jasotzea.

Konpromiso idatziak lortu ezean, laborariak ez omen dira A-63 autobidetik erretiratuko, eta, ondorioz, trafiko-arazoak izango dira Baiona, Biriatu, Pirinio eta Landen inguruetan.

Protestak Europan

Mobilizazioak Europako herrialdeetara zabaldu dira, gainera.

Bruselan (Belgika) bertan, nekazariek patatak bota dituzte hiriko plaza nagusian.

Irlandan, errepideak hartu dituzte euren traktoreekin, eta Von der Leyeni zuzendutako mezuekin egin dute akordioaren aurka.

Frantzian, laborariek errepidea moztu dute Bordeletik gertu, eta aurrez aurrekoak izan dituzte Poliziarekin. Tentsio handiko uneak izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubacex Ekonomia kaleratzeak lan erregulazioa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubacexek % 30 murriztu ditu irabaziak 2025ean, 15,9 milioi euro irabazi baititu

Salmentak % 6,3 jaitsi dira, 719,3 milioiraino. Hala ere, enpresak esan du eutsi egin diola "merkatuaren ahultasun orokorraren inguruneak" asko markatu duen urtean, "eredu integratuan, dibertsifikazio geografikoan eta balio erantsi handiko hainbat sektore eta nitxotan duen presentzian oinarritutako estrategiari esker", horrek "muga-zergen ziurgabetasunaren inpaktua arintzen" lagundu baitu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X