PROTESTAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ilarak sortu dira AP-8 autobidean, nekazari eta abeltzainak Biriatuko ordainlekuan egiten ari diren protestaren ondorioz

EHNE, ENBA eta UAGN sindikatuek deituta, Biriatun elkartu dira EB-Mercosur akordioaren aurka eta dermatosi nodularraren auziaren harira protesta egiteko. 

traktoreak-biriatun
18:00 - 20:00

Auto ilarak sortu dira AP-8 autobidean, Irunen eta Baionara bidean, Hego Euskal Herriko nekazari eta abeltzainek Biriatuko ordainlekuan deitutako protestaren ondorioz. 

12:00etan ilarak 5 kilometrorainokoak ziren AP-8 autobidean eta 3 kilometrokoak, berriz, N-121-A errepidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

EHNE, ENBA eta UAGN sindikatuek deituta, Hego Euskal Herriko abeltzain eta nekazariek traktore martxa egin dute Biriatuko ordainlekuraino, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioa salatu eta dermatosi nodular kutsakorraren auziak eragiten dien kezka azaleratzeko. 

Traktoreak lau zutabetan atera dira Irungo Zaisa poligonora bidean. Zarautzen 09:00etan egin dute hitzordua, 09:45ean Urbil merkataritza-gunean, 09:30ean Andoainen, eta, 10:15ean Gaintxurizketan. 

Irungo Zaisa poligonoan bat egin ondoren, Biriatuko ordainlekura abiatu dira, Ertzaintzak lagunduta. 

Traktoreek AP-8ko eskuineko erreia okupatu dute, ezkerreko erreia libre utziz. Bien bitartean, Biriatuko ordainlekuaren eskuinaldeko zabalgunean kontzentrazioa egin dute 14:00ak arte. 

Kontzentrazioa amaitu ostean, traktoreak joan diren bidetik itzuli dira. 

Dermatosi nodular kutsakorraren aurrean agintarien aldetik "babes falta" pairatzen ari direla salatu dute eta Mercosurrekin akordioa abeltzaintza sektorearentzat kaltegarria izango dela. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

BARCELONA (ESPAÑA), 02/03/2026.- Los asistentes a su llegada a la vigésima edición del Mobile World Congress (MWC) en Barcelona, que comienza este lunes con la expectativa de que más de 100.000 visitantes pasen por el congreso, el principal evento mundial sobre tecnología ligada a la conectividad, en el que se congregan más de 2.900 expositores. EFE/Alberto Estévez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da MWCren hogeigarren ekitaldia Bartzelonan, fokua espazioan eta begirada 6G teknologian jarrita

Mobile World Congress kongresuak, konektibitateari lotutako teknologiari buruzko munduko hitzordu nagusiak, 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte 100.000 bisitari baino gehiago biltzea espero da eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X