Ilarak sortu dira AP-8 autobidean, nekazari eta abeltzainak Biriatuko ordainlekuan egiten ari diren protestaren ondorioz
EHNE, ENBA eta UAGN sindikatuek deituta, Biriatun elkartu dira EB-Mercosur akordioaren aurka eta dermatosi nodularraren auziaren harira protesta egiteko.
Auto ilarak sortu dira AP-8 autobidean, Irunen eta Baionara bidean, Hego Euskal Herriko nekazari eta abeltzainek Biriatuko ordainlekuan deitutako protestaren ondorioz.
12:00etan ilarak 5 kilometrorainokoak ziren AP-8 autobidean eta 3 kilometrokoak, berriz, N-121-A errepidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
EHNE, ENBA eta UAGN sindikatuek deituta, Hego Euskal Herriko abeltzain eta nekazariek traktore martxa egin dute Biriatuko ordainlekuraino, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioa salatu eta dermatosi nodular kutsakorraren auziak eragiten dien kezka azaleratzeko.
Traktoreak lau zutabetan atera dira Irungo Zaisa poligonora bidean. Zarautzen 09:00etan egin dute hitzordua, 09:45ean Urbil merkataritza-gunean, 09:30ean Andoainen, eta, 10:15ean Gaintxurizketan.
Irungo Zaisa poligonoan bat egin ondoren, Biriatuko ordainlekura abiatu dira, Ertzaintzak lagunduta.
Traktoreek AP-8ko eskuineko erreia okupatu dute, ezkerreko erreia libre utziz. Bien bitartean, Biriatuko ordainlekuaren eskuinaldeko zabalgunean kontzentrazioa egin dute 14:00ak arte.
Kontzentrazioa amaitu ostean, traktoreak joan diren bidetik itzuli dira.
Dermatosi nodular kutsakorraren aurrean agintarien aldetik "babes falta" pairatzen ari direla salatu dute eta Mercosurrekin akordioa abeltzaintza sektorearentzat kaltegarria izango dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.