MERKATARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBk eta Mercosurrek merkataritza akordio historikoa sinatuko dute gaur, baina akordioa berresteko prozesua gogorra izango da

Munduko merkataritza libreko eremu handienetako bat sortuko da, 700 milioi pertsonari eragingo diena.

mercosur-acuerdo-efe

EBren eta Mercosurren arteko akordioa. Argazkia: EFE

Europar Batasunak eta Mercosur osatzen duten herrialdeek larunbat honetan sinatuko dute merkataritza libreko akordioa. Bi eskualdeek ia 26 urteko negoziazio aldia amaitu dute akordio horrekin, eta harremanetarako esparru berri bat ezarri dute. Europako nekazariak eta EBko dozena erdi bat estatu akordioaren kontra egonik, ituna berresteko prozesua gogorra izango da, aurreikuspenen arabera.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea eta Antonio Costa Europako Kontseiluko presidentea Maros Sefcovic Merkataritzako komisarioarekin batera izango dira Europar Batasunaren ordezkariak Asuncionen, Paraguaiko hiriburuan, egingo den sinadura ekitaldian.

Ekitaldia 13:15ean hasiko da (Euskal Herrian 17:15 direnean) Paraguaiko Banku Zentraleko Jose Asuncion Flores Antzoki Handian, eta bertan izango dira , besteak beste, Paraguaiko presidente Santiago Peña, Uruguaiko presidente Yamandu Orsi eta Argentinako presidente Javier Milei. Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidentea ez da bertan izango, agenda arrazoiengatik; izan ere,  presidenteak barik Kanpo Gaietarako ministroak joan behar zirela esan zuten hasiera batean.

"Europar Batasunak eta Mercosurrek historia egingo dute munduko merkataritza libreko gune handienetako bat sortzean", esan du bezperan Lula da Silvak, Rio de Janeiron emandako prentsaurrekoan, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko burua aldamenean zuela.

Mende laurdeneko "sufrimenduak eta ahaleginak" izan ostean, bi eskualdeek elkarte berri bat sortu dute, "multilateralismoan oinarrituta", adierazi du agintari brasildarrak, eta nabarmendu du sinatzaileek berretsi egiten dutela Nazio Batuen eta Munduko Merkataritza Erakundearen nazioarteko itun guztien "erabateko errespetua".

Mercosur

Akordioa Mercosurrekin: zer da eta nola eragingo dio Europari?

EITB

Europa osoko nekazariek asteak daramatzate protestan, besteak beste, EBk Mercosurrekin lortu duen eta herrialde kideek onartu duten akordioagatik. Itun ekonomiko honek Hego Amerika eta Europaren arteko merkataritza arautuko du, eta sektore batzuei mesede egiten die eta beste batzuei kalte egin diezaieke. 

18:00 - 20:00

Behin betiko onarpena

Sinaduratik aurrera, EBren eskumen esklusiboko eremu komertziala behin behinean jarriko da indarrean Mercosurreko herrialderen batek berresten duenean, Europarlamentuaren baimenaren zain egon gabe. Izan ere, Euroganberak oraindik ez du botoa emateko datarik jarri, eta bertako taldeek zatituta ekingo diote bozketari, interes nazionalak alderdien gainetik jarriz.

Europako nekazaritzako elikagaien sektoreak mantentzen dituen kritika gogorrek  eta ituna EBko Justizia Auzitegira (EBJA) eramateko mehatxuak zaildu egingo dute prozesua, eta Brusela zuhur agertu da eta ez du argitu behin-behinean indarrean sartzea aurreikusten duen edo europarlamentuaren baimenaren zain egongo den.

Europako Parlamentuaren osoko bilkurak akordio osoa onartu edo atzera bota dezake, baina ezin du zuzenketarik egin. Datorren asteko osoko bilkuran akordioa Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aurrean salatu edo ez eztabaidatuko da.

27 estatuek barne mailan eman beharko diote akordioari oniritzia behin betiko indarrean jartzeko. Kontuan izanda itunari bide emateko baimena 27etako 21ek eman zutela (Frantzia, Hungaria, Polonia, Irlanda eta Austria aurka agertu ziren, eta Belgika abstenitu egin zen), ibilbide korapilatsua izan daiteke hori.  

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

BARCELONA (ESPAÑA), 02/03/2026.- Los asistentes a su llegada a la vigésima edición del Mobile World Congress (MWC) en Barcelona, que comienza este lunes con la expectativa de que más de 100.000 visitantes pasen por el congreso, el principal evento mundial sobre tecnología ligada a la conectividad, en el que se congregan más de 2.900 expositores. EFE/Alberto Estévez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da MWCren hogeigarren ekitaldia Bartzelonan, fokua espazioan eta begirada 6G teknologian jarrita

Mobile World Congress kongresuak, konektibitateari lotutako teknologiari buruzko munduko hitzordu nagusiak, 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte 100.000 bisitari baino gehiago biltzea espero da eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X