Lan-istripu kopurua % 6,4 jaitsi da Euskadin 2025ean, baina behargin gehiago hil dira ezbeharretan
Iaz 36.011 istripu izan ziren EAEn, 2024an baino ia 2.500 gutxiago, baina 30 langile hil ziren; aurreko urtean 27 behargin hil ziren.
Lan-istripu kopurua % 6,4 jaitsi zen iaz Euskadin (36.011), 2024an baino ia 2.500 gutxiago. Dena dela, ezbeharrotan hil ziren lagunen kopuruak gora egin zuen, 30 behargin hil zirelako; 27 hil ziren aurreko urtean.
Osalan Laneko Osasun eta Segurtasunerako Euskal Erakundearen estatistikaren arabera, istripu gehienak lanpostuan bertan gertatu ziren (31.712), hau da, urtean % 6,8ko jaitsiera izan zen. Gainerako 4.299 istripuak in itinere izan ziren, hau da, lanera iristeko edo lanetik itzultzeko joan-etorrietan (-%4,2).
Lan-istripu gehienak larritasun arinekoak izan ziren (35.798), eta 183 kasu larri egon ziren. Datu horri istripuotan hildakoen kasuen kopurua, 30: 24 lanaldian gertatu ziren, eta 6 in itinere.
Lurraldeka, Bizkaian 18.038 istripu gertatu ziren, horietatik 90 larriak izan ziren eta 12 heriotza izan ziren. Gipuzkoan 11.299 istripu izan ziren, 12 larri, eta 9 hildako. Araban 6.744 lan-ezbehar jazo ziren, horietatik 31 larriak. Lurralde horretan 9 langile hil ziren.
Sektoreka
Zerbitzuen sektorean izan ziren lan-istripu gehienak, eta jarduera ekonomiko horretan dihardutelako langile gehienak, batik bat; izan ere, 760.000 afiliatu baino gehiago dago. Iaz 20.114 istripu erregistratu ziren, eta horietatik 87 larriak izan ziren. Sektore horretan17 pertsona hil ziren lanean ari zirela.
Industrian, enplegu gehien duen bigarren sektorea izanik (168.000 afiliatu inguru), 11.298 lan-istripu izan ziren iaz, eta horietatik 50 larriak izan ziren.
Eraikuntzan 4.000 bat langilek dihardute, eta iaz 8 pertsona hil ziren beharrean ari zirela. Guztira, 4.101 lan-istripu izan ziren, 50 larriak.
Azkenik, iaz pertsona bakarra hil zen Euskadin nekazaritzan, abeltzaintzan edo arrantzan lanean ari zela (9.000 langile inguru). Sektore horretan 498 lan-istripu izan ziren, eta horietatik 8 larriak izan ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.