PROTESTAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Traktoreak kalera atera dira gaur Bilbon, Iruñean eta Gasteizen, EBren eta Mercosurren arteko akordioaren aurka

Bilbon San Mameseko zabalgunean elkartu dira 10:00etan, Gasteizen 10:30ean irten dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik, eta Iruñean manifestazioa egingo dute, 17:00etan, Baluarteko plazatik abiatuta.

18:00 - 20:00

Traktoreak Gasteizen eta Bilbon. 

Hego Euskal Herriko abeltzain eta nekazariek traktore martxak egingo dituzte gaur Bilbon, Gasteizen eta Iruñean, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza akordioa eta Nekazaritza Politika Bateratuan (NPB) egindako murrizketak salatzeko.  

EHNE Bizkaia eta ENBA Bizkaia sindikatuek deituta, traktoreak goizeko lehen orduan abiatu dira, hiru zutabetan, Markinatik, Mungiatik eta Karrantzatik, Bilborantz. 10:00etatik aurrera San Mameseko zabalgunean elkartzen joan dira eta 11:00etan Bilboko kaleak zeharkatzen hastekoak ziren, Arriagaraino,  "EB-MERCOSUR STOP! Elikadura ez da merkantzia" lelopean.

Gasteizen bigarren egunez jarraian egingo dute mobilizazioa, atzo 130 traktore inguru bildu ondoren. Gaur, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak eta ATACA Trebiñu eta Araba Landaren Alde elkarteak deituta atera dira kalera, 10:30ean, Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzara. 

Nafarroan, nekazari eta abeltzainak Iruñean aterako dira protestan. 17:00etan manifestazioa egingo dute Baluarteko plazatik Gazteluko plazaraino. 

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Trabajadores de la plantilla de Tubos Reunidos durante una concentración, frente a la sede del Gobierno Vasco, a 13 de febrero de 2026, en Vitoria, Álava, País Vasco (España). La concentración ha sido convocada por el comité de empresa de Tubos Reunidos Amurrio contra el ERE planteado por la dirección.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

13/2/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAren arabera, Trapagarango Tubos Reunidoseko delegatuek "jada ez dute sindikatua ordezkatzen"

Amurrioko eta Trapagarango lantegietan ordezkaritza duten sindikatuek erreakzio ezberdinak izan dituzte enplegu-erregulazoko espedientea atzera bota ondoren. ELA eta LAB langileekin harro agertu dira, eta borrokan jarraitzen dutela adierazi dute, "enplegua defendatuz". CCOO sindikatuaren hitzetan, "ziurgabetasuna" zabaldu da, eta UGTren esanetan, berriz, euren delegatuek "era kontsekuentean" jokatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X