TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Enplegua erregulatzeko espedientea Tubos Reunidosen, aurrematrikulazioa abiatuko da EAEn eta iraungitako txerto hexabalentea jaso zutenen txertaketa

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Tubos Reunidos. Artxiboko argazkia: ELA

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko otsailaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Enplegua erregulatzeko espedientea Tubos Reunidosen: Tubos Reunidoseko Amurrioko (Araba) eta Trapagarango (Bizkaia) enpresa batzordeek bilera egingo dute gaur Bizkaiko lantegian, joan den ostiralean enpresak iragarritako enplegu erregulazioko espedientearen inguruan duten jarrera aztertzeko eta koordinatzeko. Nahiz eta EEEak bi lantokiri eragiten dien, enpresak espediente bakar gisa negoziatu nahi du. Datorren otsailaren 9an elkartukoda Tubos Reunidoseko zuzendaritza enpresa batzordeekin. 

- Aurrematrikulazioa abiatuko da EAEn:  Gaur hasi eta otsailaren 13ra arte zabalik dago Euskadiko ikastetxeetan izena emateko aurrematrikulazio epea (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan). Aurrematrikula online edo presentzialki egin daiteke. Aurrematrikulazioa derrigorrezkoa da da ikasle berrientzat edo ikastetxez zein hizkuntza-ereduz aldatu nahi dutenentzat. 

- Iraungitako txerto hexabalentea: Osasun Sailak gaur amaituko du iraungitako hexabalente dosia jaso zuten pertsonak txertatzen. 25 haurtxo eta 5 heldu dira. Ondarretako (Donostia) eta Iztietako (Errenteria) osasun zentroetan atzeman dituzte kasu gehienak. Bizkaian, 5 kasu atzeman dituzte Barakaldoko San Eloy ospitalean. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X