Albiste izango dira: Tubos Reunidoseko lan batzordeen bilera euskal erakundeekin, ostiral mehe eguna eta irratiaren mundu eguna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko otsailaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Tubos Reunidoseko lan batzordeen bilera euskal erakundeekin: Tubos Reunidosen Amurrioko eta Trapagarango lantegietako enpresa batzordeak Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko arduradunekin bilduko dira, 09:00etatik aurrera, Lakuan. Hori dela eta, Lakua atarian kontzentrazioa egingo dute. Zuzendaritzak 301 langile kaleratzeko (274 Amurrion eta 27 Trapagaranen) asmoa iragarri ostean, bi erakunde horien inplikazioa eskatuko dute langileek.
- Ostiral mehe eguna: Inauteriak ospatzen ari dira Euskal Herriko hainbat txokotan. Gaur ostiral mehe eguna da eta ume asko mozorrotuta joango dira gaur hezkuntza zentroetara.
- Irratiaren mundu eguna: EITBko irratiek egun osoko programazioan gogoan izango dute gaur ospatzen den Irratiaren Nazioarteko Eguna.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela