Osasun Ministerioak akordioa lortu du Medikuen Foroarekin, baina greba deialdiak bere horretan dirau
Ministerioak argitaratutako oharraren arabera, akordioak medikuen aldarrikapenei bide ematen die; lan-kontuetarako elkarrizketa zuzena izatea eta guardien ordainsaria hobetzea adostu dute. Medikuen sindikatuen konfederazioaren arabera, ordea, gatazka desblokeatzeko modu bakarra Greba Batzordeko kide guztiekin bilera formala deitzea da.
Fakultatiboen elkarretaratzea Donostiako ospitalearen aurrean. Argazkia: EFE.
Osasun Ministerioak iragarri du akordioa lortu duela Medikuntzako Foroarekin, medikuek Estatutu Markoaren aurka deitutako greba saihesteko helburuarekin. Medikuak biltzen dituzten sei sindikatuk ekainera arte hilero aste betez gelditzeko deialdiak egin zituzten eta Medikuen Sindikatuen Espainiako Konfederazioak (CESM) greba-deialdiak bere horretan jarraitzen duela baieztatu du.
Monica Garciak zuzentzen duen Ministerioak ohar bidez eman du akordioaren xehetasunak. Horren arabera, adostu duten testuaren edukiak medikuen aldarrikapenei bide ematen die. Besteak beste, lanbide-sailkapen berria, lan-arloko gaiak lantzeko zuzeneko kontaktua izatea, erretiro aurreratua eta guardien ordainsaria hobetzea adostu dute.
CESM konfederazioa Gobernuak akordioa lortu duen Foroko kide da, Elkargoko Mediku Erakundearekin (MME), Espainiako Mediku Elkarte Zientifikoen Federazioarekin (FACME), Medikuntza Fakultateetako Dekanoen Konferentzia Nazionalarekin eta Medikuntzako Ikasleen Estatuko Kontseiluarekin (CEEM) batera. Erakunde horiek guztiek lanuzteak deitu dituzten medikuen sindikatuen aldarrikapenak babestu dituzte.
Akordioa gorabehera, konfederazioak baieztatu du, oraingoz, greba-deialdiak bere horretan jarraitzen duela. Datozen hilabeteetarako ezarritako mobilizazioak Greba Batzordearen eskumena direla gogorarazi nahi izan du, eta, beraz, "egungo gatazka desblokeatzeko modu bakarra batzorde hori osatzen duten kide guztiekin bilera formala deitzea" dela uste du.
SMEren ordezkaririk gabeko akordioa
Euskadiko Sendagileen Sindikatuak (SME) ere greba deialdiekin jarraituko dutela adierazi du. SMEko iturrien arabera, gaurko egoera "atzoko bera da", eta agerian utzi dute euren ordezkariek ez dutela parte hartu Ministerioak iragarritako akordioa ekarri duen negoziazioan.
Beraz, momentuz, deitutako mobilizazio guztiak mantenduko dira. Medikuen grebaren hurrengo datak honako hauek dira: martxoaren 16tik 20ra, apirilaren 27tik 30era, maiatzaren 18tik 22ra eta ekainaren 15etik 19ra.
Bitartean, Osasun Ministerioak SATSE-FSES, CC.OO., UGT eta CSIF sindikatuekin hitzartutako Estatutu Markoaren erreformaren tramitazioa aurrera doa Espainiako Parlamentuan.
Zure interesekoa izan daiteke
UGTk salatu du EHUren Arabako Campuseko bulegoan pintadak agertu direla
Sindikatuaren esanetan, "sabotaje saiakera berri bat" izan da eta "jazarpen kanpaina bat" jasaten ari dira "jarrera propioa defendatzeagatik".
Sidenorrek Azkoitiko laminazio trena itxi eta 36 langile Kantabriara lekualdatuko ditu
Siderurgia taldeak Gipuzkoako eta Kantabriako laminazio trenen ekoizpena bateratzea erabaki du, eta, ondorioz, Azkoitian lan egiten duten 250 langileetatik 36 Reinosako lantegira lekualdatuko dituzte.
Erregaiak % 1,26 garestitu dira Irango gatazkagatik, zazpi asteko igoerari eutsita
Garestitze horrek joera-aldaketa berretsi du, azken hilabeteetan gasolina eta diesela % 3,5 eta % 5 baino gehiago merkatu zirelako, hurrenez hurren. Hala ere, depositua betetzeak duela urtebete baino gutxiago kostatzen du.
Eusko Legebiltzarrak Tubos Reunidosen etorkizuna bultzatzea eta Aiaraldean enplegua defendatzea adostu du
EAJk, PSEk eta EH Bilduk industria-proiektu serio bat eta inplikatutako eragile guztien parte-hartzea eskatzen duen zuzenketa bateratua onartu dute.
Eskola jantokietako enpresek % 20ko soldata igoera eskaini dute bost urtetan eta greba bertan behera uztea eskatu dute
Begiraleak martxoaren 10, 11 eta 12an geldituko dira, negoziazioan "aurrerapausorik eman ez delako", sindikatuen arabera. Enpresek ziurtatu dute dagoeneko onartu dituztela kolektiboaren aldarrikapen nagusiak.
Tubos Reunidosek konpainia "birdimentsionatzea ezinbestekoa" dela azpimarratu du
Enpresak bere eskaintzari eutsi dio asteazken honetako bileran: 59 urtetik aurrerako aurre-erretiroak eta sustatutako bajen eskaintzan, urteko 38 egunekin.
Zer eragin izango du Ekialde Hurbileko egoerak argindar-fakturan?
Baliteke gasa argia baino gehiago garestitzea, eta kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez omen dute berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Konpondu da txartel bidez ordaintzeko izan diren arazoak
Intzidentziak lehen ordutik izan du eragina, eta arazoak sortu dira establezimenduetan zein erabiltzaileen artean. Arazoa konpondu da jadanik.
India, aukera ugariko herrialdea euskal makina-erremintarako
Nazioarteko testuingurua benetan zaila den honetan, makina-erremintaren sektoreak aire freskoa bilatzen du geldirik dagoen Europatik eta aurkari bihurtu den Txinatik urrun. Estatu Batuetako merkatua birika nagusia izanik, sektoreak bi gune nagusi ditu helburu: India eta Mercosur.