Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Akordioa lortu dute Maderas de Llodion eta 260 eguneko grebari amaiera eman diote

Joan zen irailetik egon dira greban 35 langile kaleratu zituen LEEaren aurka eta ekoizpen osoa Laudion mantendu dadin eskatzeko. Hurrengo egunetan jakinaraziko dituzte akordioaren xehetasunak.

Rueda de prensa de Maderas de Llodio
Maderas de Llodioko langileen prentsaurrekoa, aurtengo otsailean.

Maderas de Llodio enpresako langileek bertan behera utzi dute orain dela 260 egun hasi zuten greba mugagabea, gaur goizean egindako batzar batean Garnica multinazionalak, enpresako matrizeak, egindako azken proposamena onartu ostean.

Langileen ordezkaritza organoak iragarri duenez, datozen egunetan jakinaraziko ditu akordioaren xehetasunak horretarako deitutako prentsaurreko baten bidez.

Joan zen irailean lan erregulazio espedientea (LEE) planteatu zuen Garnicak Maderas de Llodion; 151 langileko plantillatik 39 kaleratze iragarri zituen. Une hartan greba mugagabea hasi zuten langileek, enpresak ekoizpenaren % 40 beste lantegi batzuetara eramateko asmoa zuela argudiatuta, eta sindikatuek LEEaren aurkako demandak jarri zituzten.

Alabaina, urrian LEEa gauzatu zen. Azkenean, 35 langileri eragin zien. Enpresa utzi behar izan zuten eta kalte-ordainak jaso zituzten. 2026ko otsailean, ordea, EAEko Auzitegi Nagusiak partzialki onartu zituen sindikatuek jarri zituzten demandak eta kaleratzeak bidegabetzat jo zituen.

Epailearen erabakiaren ostean, zuzendaritza eta sindikatuak negoziazio-mahaira itzuli ziren. Duela egun batzuk, enpresak "azken eskaintza" bat egin zuen eta hori da astelehen honetan langileek onartu dutena.

"Oraingoz, langileek mahai gainean dagoen azken proposamena onartzea erabaki dutela baino ezin dugu jakinarazi”, esan du enpresa-batzordeak ohar bidez, eta gehitu du proposamen hori “hilabete hauetan egindako mobilizazioen ondorio zuzena” dela. "Gaur mahai gainean dauden neurriak eta konpromisoak beren lanpostuak eta etorkizuna defendatu dutenen borrokaren, batasunaren eta konpromisoaren emaitza dira", adierazi du. 

Batzordeak azpimarratu duenez, "borroka hori ez zen soilik Maderasen aldekoa, baizik eta Aiarako eskualde oso bateko enpleguaren, industriaren eta etorkizunaren aldekoa".

Zure interesekoa izan daiteke

mikel torres
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek espero du UCOk Tubos Reunidosen gainean hasitako ikerketak enpresaren hartzekodunen korkurtsoan ez eragitea 

Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak espero du SEPIk Tubos Reunidosi emandako dirulaguntzen inguruan UCOk zabaldutako ikerketak "eraginik ez izatea" enpresaren hartzekodunen konkurtsoan. Hala ere, argi du arren "lagundu ez" duela lagunduko. "Espero dut prozesua garbia eta legezkoa izatea", zehaztu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X