Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba hasiko dute ostiralean, eta elkarretaratzea egingo dute Oiartzunen larunbatean
Langileek ez dute akordiorik lortu enpresarekin, eta, beraz, greba egingo dute ostiraletik igandera. Halaber, larunbatean elkarretaratzea egingo dute AP-8ko zerbitzugunean, Oiartzunen, Baionarako noranzkoan.
Moeveko gasolindegia. Artxiboko argazkia: Europa Press
Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileak grebara joango dira ostiral honetako 22:00etatik igandeko ordu horretara arte. Enpresa-batzordeak, LABeko bost ordezkarik eta ELAko hiruk osatutakoak, elkarretaratzea deitu du larunbaterako Oiartzunen.
Gogorarazi duenez, langileek hilabete batzuk daramatzate enpresako barne ituna negoziatzen, eta zuzendaritzak "baldintzak duintzeko aurrerapauso nahikorik eman ez duenez", langileek greben lehen zikloa hasi zuten uztailaren 30ean, abuztuaren 2ra arte. Greba-ziklo horren jarraipena "ia erabatekoa izan zen".
Ildo horretatik, enpresa-batzordeak adierazi du orain arte langileek ez dutela akordiorik lortu enpresarekin, eta, beraz, greba egingo dutela ostiraletik igandera. Halaber, larunbatean elkarretaratzea egingo dute AP-8ko zerbitzugunean, Oiartzunen, Baionarako noranzkoan.