Espiotza Ikean?
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langileak eta bezeroak espiatzea egotzi diote Ikeari

Frantziako astekari batek argitaratu duenez, Poliziak fitxatutako langileen inguruko kontsultak egiten zituzten, baita erreklamazio edo kexak aurkezten zituzten bezeroen ingurukoak ere.

Ikea enpresako Frantziako filiala salatu dute langileak eta bezeroak espiatzeagatik, bertako astekari batek argitaratzen duenaren arabera.

Espioitza 2003 urtetik egiten oman zen, Ikea eta Sureté International deituriko segurtasun enpresa pribatu baten arteko akordio bati esker.

Taldeko sindikatuetako abokatuek salaketa bat jarri zuten enpresaren aurka. Ikeako arrisku zuzendaria Sureté Internationaleko arduradunarekin harremanetan jarri omen zen, langileen eta bezeroen informazioa eskuratu ahal izateko, Poliziak fitxategietan izaten duen sekretupeko informazioa hain zuzen.

Kontsulta bakoitzeko 80 euro ordaintzen zituzen, eta "Le Canard Enchaîné" astekariak argitaratu duenaren arabera, Poliziak fitxatutako langileen edota erreklamazioak jartzen zituzten bezeroen inguruko informazioa eskatzen zuten.

Ikea enpresako Frantziako filiala salatu dute langileak eta bezeroak espiatzeagatik, bertako astekari batek argitaratzen duenaren arabera. Espioitza 2003 urtetik egiten oman zen, Ikea eta Sureté International deituriko segurtasun enpresa pribatu baten arteko akordio bati esker.Taldeko sindikatuetako abokatuek salaketa bat jarri zuten enpresaren aurka. Ikeako arrisku zuzendaria Sureté Internationaleko arduradunarekin harremanetan jarri omen zen, langileen eta bezeroen informazioa eskuratu ahal izateko, Poliziak fitxategietan izaten duen sekretupeko informazioa hain zuzen.Kontsulta bakoitzeko 80 euro ordaintzen zituzen, eta "Le Canard Enchaîné" astekariak argitaratu duenaren arabera, Poliziak fitxatutako langileen edota erreklamazioak jartzen zituzten bezeroen inguruko informazioa eskatzen zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X