Espetxean, emakume bati sexu erasoa egiteagatik atxilotutako gizona
Espetxean sartu dute ustez emakume bati Gasteizen sexu erasoa egiteagatik atxilotutako 19 urteko gizonezkoa, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Igande goizaldean izan zen erasoa, Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan. Emakumeak jarritako salaketaren arabera, gizonezkoa bere atzetik sartu zen etxeko portalean, eta igogailuko atea ireki zuenean, erasotzaileak bertara sartu zuen, indarra erabilita. Behin igogailu barruan, lurrera bota zuen, eta eraso egin zion, sexualki. Ondoren, alde egin zuen.
Ustezko erasotzailea igande goizean atxilotu zuen Ertzaintzak.
Espetxean sartu dute ustez emakume bati Gasteizen sexu erasoa egiteagatik atxilotutako 19 urteko gizonezkoa, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.Igande goizaldean izan zen erasoa, Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan. Emakumeak jarritako salaketaren arabera, gizonezkoa bere atzetik sartu zen etxeko portalean, eta igogailuko atea ireki zuenean, erasotzaileak bertara sartu zuen, indarra erabilita. Behin igogailu barruan, lurrera bota zuen, eta eraso egin zion, sexualki. Ondoren, alde egin zuen.Ustezko erasotzailea igande goizean atxilotu zuen Ertzaintzak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak Realeko, Alaveseko eta Celtako 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian