Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txirrindulari bat helikopteroz erreskatatu behar izan dute Zeberion

Galdakaoko txirrindulariak istripua izan du eta konortea galdu du.

37 urteko txirrindulari batek istripua izan du Zeberioko (Bizkaia) baso bide batean eta Gurutzetako ospitalera eraman dute helikopteroz Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

12:00ak aldera jaso du Ertzaintzak abisua. Txirrindularia konorterik gabe geratu da bizikletatik erorita Zeberioko Uriondo auzoko bide batean, Upo eta Mandoia mendiak batzen dituen zelaian.

Galdakaoko txirrindularia helikopteroz erreskatatu behar izan dute eta ospitalera eraman duten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X