Kabalgatak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errege Magoek ilusioz bete dituzte Euskal Herriko kaleak

Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean milaka haur bildu dira Errege Magoak ikusi eta opariak eskatzeko.
18:00 - 20:00
Errege Magoek euskal hiriburuak bisitatu dituzte

Errege Magoak Euskal Herrian dira eta ilusioz bete dituzte hirietako eta herrietako kaleak. Kabalgata nagusiak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin dituzte.

Bilbon, Melchor, Gaspar eta Baltasar 18:00etan atera dira Jesusen Bihotzetik eta ordu eta erdi eman dute bidean, udaletxera iritsi arte. Bertako balkoitik jendea agurtu dute eta ondoren haurrekin eta helduekin hitz egin dute.

Donostian

Gipuzkoako hiriburuan, Erregeak San Telmo museoan hartu dituzte Zuloaga plazara bildu diren haurrak.

Kabalgata 18:00etan hasi da udaletxean eta Boulevarrean bukatu da.

Gasteizen

Errege Magoak 19:00etan atera dira Bilbo Plazatik eta Gaztelako Ataria eta Fontechako Gaztelua elkartzen dituen bidegurutzean eman diote amaiera kabalgatari.

400 pertsonak lan egin dute Arabako hiriburuko kabalgatan. Guztira, sei gurdi izan ditu Gasteizko kabalgatak (fantasiazko hiru eta errege bakoitzeko bana).

Iruña

Iruñean, berriz, kabalgata 19:00etan hasi da Santa Catalina Eskolan eta Eskolapiosen amaitu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X