Gripearen ondorioz EAEn hil direnen % 67k ez zuten txertorik jarri
Gripearen ondorioz Euskadin 22 lagun hil dira aurten, horietatik % 67k ez zuten txertorik jarri, nahiz eta % 95,5ek arrisku faktoreak izan.
Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak agerraldia egin du gaur, 2013-2014 gripe kanpainaren datu nagusiak azaltzeko. Kanpaina oraindik ez da bukatu, baina otsailaren amaieran epidemia izateari utzi zion.
100.000 biztanleko 340 gaixo izan ziren urtarrileko hirugarren astean, Gabonetako oporraldiarekin batera. Garai horretan pertsonen pilaketak eman ohi dira areto itxietan eta ikasleak eskolara itzultzen dira, horrek birusa barreiatzea errazten du.
Orain arte 45.000 pertsonek gripea izan dute, Osasun Sailaren arabera. Zero eta 14 urteko adin taldeek gaixotasuna gehien izan dutenak dira.
139 kasu larri
Gainera, 139 kasu larri izan dira eta ospitaleratu behar izan dituzte. Gaixo larriek batez beste 47 urte zituzten. Ospitalean amaitu duten kasu larrien % 73k minbizia eta bihotzeko eritasunak zituzten, eta ez zuten txertoa jarri. Ospitaleratuen % 15 hil ziren, eta batez beste 62 urte zituzten.
Gripe kanpainetan orain arte errepikatu diren datuak direla azaldu du sailburuak. Hala ere, neurri prebentibo gisa txertoa jartzea garrantzitsua dela azpimarratu du Darponek.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi foruzain 9 eta 6 hilabeteko kartzela-zigorrera kondenatu dituzte, Tuteran atxilotu bati eraso egiteagatik
Nafarroako Auzitegiak frogatutzat jo du agenteetako batek ziegetan jo zuela atxilotua, eta besteak ez zuela ezer egin. Biak inhabilitatu egin dituzte eta kalte-ordainak ordaindu beharko dituzte.
Behin-behinean aske geratu da bikotekidea barruan zuela lonja bati su eman zion emakumea
Atxuri auzoko hainbat lekukok ikusi zuten emakumea sua pizten ari zela. Zauritutako gizona Basurtuko ospitalera eraman zuten, eta han jarraitzen du ingresatuta.
Albiste izango da: Sevilla, Kopako finalerako prest, su-etena Libanon eta Tubos Reunidos
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Marea txuri-urdina Sevillara!
Realeko zaleak Andaluziara bidean dira Atletico Madrilen aurkako Errege Kopako finala bertatik bertara jarraitzeko. 26.000 realzale baino gehiago Cartuja estadioan bertan izango dira eta beste milaka pertsonak sarrerarik gabe bidaiatuko dute. Helburua bat eta bakarra: Kopa Donostiara ekartzea.
Ertzaintzak 255 marihuana-landare aurkitu ditu Lemoan, etxebizitza batean sutea piztu ostean
Etxean bizi zen gizonak onartu du landareak bereak zirela, eta horregatik atxilotu dute osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.
Askotariko proposamenak San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietarako
Tradizioa, kultura eta musika uztartzen dituzten proposamenak prestatu dituzte adin guztietako jendearentzako. Apirilaren 24an, ostirala, hasiko dira jaiak, Probintzia Plazan egingo den pregoiarekin. Antonio Altarriba saiakeragile eta eleberrigileak egingo du aurten pregoia.
Negu Gorriak elkarteak manifestazioa deitu du larunbaterako, Aranzaditik etxegabeak kanporatu izana salatzeko
Udalak emandako erantzuna kritikatu du kolektiboak, "aldi baterako konponbideekin" arazoari ez zaiolako errotik heltzen. Etxegabeentzat "egiturazko neurriak" eskatu dituzte.
Gaurtik, eskaintza osasungarri eta jasangarria izan beharko dute Hego Euskal Herriko eskola-jantokiek
Hego Euskal Herriko eskoletan, jangelek aurrerantzean derrigorrez bete beharko dute elikadura osasungarria bermatu asmo duen legea. Besteak beste, fruta eta barazkien kontsumoa bermatuko da, eta proteinen eta janari frijituen maiztasuna murritu. Horrez gain ikastetxeetako vending makinetako produktuek ere mugak izango dituzte.
Burdineria korrosioak jota zegoelako erori zen El Bocaleko pasabidea, perituaren esanetan
Peritu judizialak azaldu duenez, loturetako batean izandako akatsak beste loturen gaineko karga handitu zuen, eta horrek lehen eta bigarren mailako habeen arteko lotura guztiek huts egitea eragin zuen, eta taula erorarazi. Gainera, ondorioztatu duenez, ez dago egituraren mantentze-planik egin den ebidentziarik.
Renfek Donostiako tren-zerbitzua indartuko du, Kopako finala dela eta
Larunbat goizaldean (02:10ean) Donostiatik tren berezi bat irtengo da, Sevillako Cartuja geltokira 10:40an iristeko. Itzulerako trena Atletico Madril eta Realaren arteko partida amaitu ondoren aterako da Gipuzkoako hiriburura.