Kordoba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aita santuaren hiru senide hil dira auto istripuan Argentinan

Ezbeharrean aita santuaren loba baten emaztea eta eta horien bi seme-alaba, zorti hilabete eta bi urtekoak, hil dira.
Aita Santua
Aita Santua

Frantzisko aita santuaren hiru senide hil dira eta beste bat larri dago Kordoba Argentinako probintzian auto-istripua izan ostean, Poliziak zabaldu duenez.

Hildakoak Emanuel Horacio Bergoglio (35 urte) aita santuaren lobaren familiakoak dira, eta bera larri dago ospitalean.

Istripuan Valeria Carmona (36 urte) Emanuel Horacio Bergoglioren emaztea eta Jose Bergoglio (zortzi hilabete) hil dira, eta Antonio Bergoglio beste semea (bi urte) ospitalean hil da.

Carina Ferreira Kordobako Polizia-etxeko komisarioaren arabera, istripuan familiaren autoak aurretik zihoan kamioi baten kontra talka egin du, oraindik zehazteke dauden arrazoiak direla eta.

Ezbeharra goizaldean gertatu da, Rosario eta Kordoba hiriak lotzen dituen errepidean, herrialdearen erdialdean, 594. kilometroan, Villa Maria udalerriaren parean.

Emanuel Horacio Bergoglio, Frantzisko aita santuaren anai baten semea, Pasteur de Villa Ospitalean dago, zenbait traumatismorekin.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X