Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frank Gehryk bere izena eramango duen zubiaren lehen harria jarri du

Deustuko kanala zabaltzeko eta 'Frank Gehry zubia' arteko zubia egiteko 20,9 milioi euroko aurrekontua izango du, eta lanak 2015an amaituko dira.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Frank Gehryk bere izena izango duen zubiaren lehen harria jarri du

Ibon Areso Bilboko alkateak eta Frank Ghery arkitektoak Zorrotzaurreko uhartea eta Deustu lotuko dituen zubiaren lehen harria jarri dute larunbat arratsaldean. Guggenheim Museoaren egileak Bilbon izan da, bere izena eramango duen zubiaren lanak bisitatzeko.

Ohorezko aurreskuaren ondoren, Frank Gehryk, Ibon Areso Bilboko alkateak, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, eta Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politiken sailburuak lehen harria jarri dute. Lekuko modura metalezko zilindro bat utzi dute, erabilera legaleko txanponak eta eguneko egunkariak formatu digitalean zeuzkan pen-drive bat barruan zituena. Gero, "Frank Gehry Zubia" dioen plaka bat agerian utzi dute eta arkitektoari oroitzapenezko plaka bat eman diote.

"Euskal Herriaz, patxarana, txakolinaz, legatza pil-pilean plateraz maitemindu nintzen", adierazi du Frank Gehryk bere izena eramango duen zubiko lehen harria jarri ondoren egin duen agerraldi laburrean. "Maite zaituztet, Bilbo maite dut eta itzuliko naiz", gaineratu du.

Frank Gehry zubia

Arenas Asociados enpresak egin du "Frank Gehry" zubiaren proiektua eta URSA enpresaren tailerretan ari dira eraikitzen. Deustuko kanala zabaltzeko eta Deustu eta Zorrotzaurre arteko zubia egiteko lanek 20,9 milioi euroko aurrekontua dute eta lan horiek 2015ean bukatuko dira.

Zorrotzaurreko zubiak Deustuibarra eta Zorrotzaurreko irla lotuko ditu, Julio Urquijo kalearen parean. 26 metro zabal, ibilgailuak, oinezkoak eta bizikletak alde batetik bestera igarotzea ahalbidetuko du zubiak, noranzko bietan errei bina; guztira, hortaz, 4 errei, espaloi bi eta bidegorri bat izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X