Abadiñoko krimen bikoitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxera bidali dute Abadiñoko hilketa bikoitzaren ustezko egilea

Ertzaintzak atxilotu ostean aitortu zuen berak hil zituela emaztea eta amaginarreba.
Abadiñoko hilketa bikoitzaren hiltzailea espetxera bidali dute.
Abadiñoko hilketa bikoitzaren hiltzailea espetxera bidali dute.

Abadiñon emaztea eta amaginarreba hiltzea leporatuta atxilotu zuten gizonezkoa kartzelatzeko agindua eman du gaur epaileak, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ustezko hiltzailea joan den asteazkenean atxilotu zuen Ertzaintzak eta galdeketan aitortu egin zuen berak hil zituela bi emakumeak. Arratsaldeko lehen orduan eraman dute epailearen aurrera eta honek haren espetxeratzea agindu du. Basauriko espetxean sartu dute preso.

Gertakariak joan den asteazkenean jazo ziren. Gizonezkoa zaurituta eta lotuta topatu zuten Atxondon duen aroztegian, enpresa sutan zela.

Minutu batzuk geroago, senide batek bi emakumeak hilda aurkitu zituen haien etxebizitzan, indarkeria zantzu nabarmenak zituztela.

Ertzaintzak, pilatutako frogen arabera, zalantzan jarri zituen atxilotuaren azalpenak eta azkenean aitortu egin zuen berak hil zituela emaztea eta amaginarreba eta ondoren bere enpresan lapurreta baten biktima izan zela sinesarazten saiatu zela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X