Abadiñoko Udala emakumeen hiltzailearen aurkako akusazioa izango da
Abadiñoko Udala akusazio partikularra izango da herenegun Matiena auzoan bi emakume hil izana aitortu duen gizonaren kontrako prozesu judizialean.
Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartutako adierazpen instituzionalean, Talde Independenteak, Bilduk eta EAJk "erabat errefusatu eta gaitzetsi" dute indarkeria matxista, eta "elkartasuna" helarazi diete biktimen senide eta lagunei.
Udalak onartutako testu horretan, bat egin dute Euskal herriko Emakumeen Mundu Martxak ostiral honetarako deitu duen manifestazioarekin.
Era berean, batzorde berezi bat osatuko omen dute, emakumeen elkarteekin batera, Udaleko berdintasun egitasmoa aztertzeko eta "beharrezko ekintzak" aurrera eramateko, indarkeria matxista kasu gehiago gerta ez dadin.
Krimena aitortu du
Abadiñon atzo hilda agertu ziren bi emakumeen, Mari Luz Alejo eta Amelia Rodriguez ama-alaben, hilketa bere gain hartu du Benito Quinqueirosek, hildako emakume gazteenaren senarrak eta bestearen suhiak. Atzo arratsaldean bertan atxilotu zuten 60 urteko gizonezkoa, ustezko hiltzailea bera delakoan, Ertzaintzaren aurrean deklaratu ostean. Atxilotu ondoren aitortu zuen berak hil zituela, Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak Radio Euskadin baieztatu duenez.
Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, Atxondon duen aroztegiari berak eman ziola su ere aitortu zuen, eta eraso zioten itxura egin nahi izan zuela.
Ostiral honetan eramango dute epailearen aurrera akusatua, baina Durangoko ertzain-etxean dute oraingoz. Hildako bi emakumeen gorpuei egindako autopsiaren emaitzak, berriz, datozen orduetan ezagutuko dira.
Ikerketa
Aroztegiko sutearen berri izan eta gutxira, bi emakumeen gorpuak topatu zituztenetik, emakumeen kontrako indarkeria kasua izateko aukera lehen lerroan jarri zuen Ertzaintzak, beste hipotesi batzuk baztertu gabe.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, atxilotuak galdeketan emandako azalpenek ez zuten heldulekurik, eta, azkenean, "presioaren ondorioz", gizonezkoak ezin izan zion bere bertsioari eutsi eta hilketen egilea zela aitortu zuen.
Atxilotuak aitortutakoaren arabera, muntaia bat prestatu zuen, Atxondon duen aroztegiari eraso zioten itxurak egiteko: enpresa sutan zegoela, gizonezkoa barruan topatu zuten, hankak lotuta, makina batetik zintzilik. Bi langilek aurkitu zuten, 08:00ak aldera. Horren berri izan eta berehala, gizonezkoaren koinata (emaztearen ahizpa) haren etxebizitzara joan zen, gertatutakoaren berri ematera; ahizpa eta ama ohe gainean hilda topatu zituen, eta indarkeria arrasto nabarmenak zituzten. Gizona ospitalera eraman zuten, zauri arinak baitzituen, eta eguerdian bertan eman zioten senda-agiria.
Polizia zientifikoa ari dira kasua ikertzen. Gorpuak Bilboko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman zituzten, autopsiak egitera. Ikerketako iturrien arabera, "hipotesi guztiak" zabalik izan dituzte, baina indarkeria matxistaren aukera lehen lerroan izan dute hasiera-hasieratik.
Elkarretaratze isila eta gaitzespena
CIE Inyectametal enpresako langileek elkarretaratzea egin dute goizean, Abadiñon. Hildako emakumeetako batek bertan egin zuen lana 41 urtez. Duela gutxi hartu zuen aurretiazko erretiroa.
200 bat lagun bildu dira eta bost minutuko isilunea egin dute, pankartarik gabe. Atsekabetuta agertu dira eta gertatutakoa gaitzetsi dute.
Erakundeen gaitzespena
Eusko Legebiltzarrak bi emakumeen hilketak gaitzetsi ditu eta herritarrei "konpromiso pertsonalak eta kolektiboak" hartzeko deia egin die, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde.
Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko eledunak adierazpen instituzionala irakurri du goizean Gasteizko ganberan, Abadiñon atzo gertatutakoa salatzeko. Minutu bateko isilunea egin dute legebiltzarkideek.
Astelehen honetan Bilbon gertatutakoa ere salatu du Tejeriak. Gizon batek bikotekide ohia labanaz zauritu eta ondoren bere buruaz beste egin zuen, Boluetako tren geltokian.
"Indarkeria sexista" emakume eta gizonen arteko berdintasun ezaren adierazpenik larriena dela esan du Tejeriak.
Emakundek ere gogor salatu ditu atzo Abadiñon izandako hilketak. Ohar batean esan du indarkeria matxistari aurre egiteko berdintasunean oinarrituko gizarte bat eraiki behar dela eta horretarako ezinbestekoak direla "gizarte osoaren inplikazioa" eta "baloreak aldatzea".
Bihar Abadiñon egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du Emakundek. Izaskun Landaida Emakundeko presidentea bertan izango dela aurreratu du erakundeak.
_____________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo biktimaren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu 016 telefono-zenbakira (doakoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan).
Zure interesekoa izan daiteke
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.