Eraso informatikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mezu jihadistak agertu dira Nafarroako zenbait udalen ataritan

'Hacked By Team System Dz. I love ISIS' eta 'Je suis Mohamed, je suis ISIS' mezuak agertu dira, besteak beste, Burlata, Atarrabia, Antsoain eta Tafallako udalen webguneetan.
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Nafarroako zenbait udaletako webguneetan mezu jihadistak argitaratu dituzte arratsaldean, Frantziako zerbitzari informatiko baten aurkako eraso baten ondorioz.

Hori dela eta, Estatu Islamikoaren aldeko eta Israel eta Frantziaren kontrako mezuak aireratu dituzte Nafarroako zenbait udaletako atarietan.

Besteak beste, Zizur, Zangoza, Barañain, Erriberri, Burlata, Atarrabia, Antsoain eta Tafalla udalerrietako webgune ofizialei eragin diete eraso, baita Estellerriko batzuei ere.

'Hacked By Team System Dz. I love ISIS' eta 'Je suis Mohamed, je suis ISIS' (Ni Mohamed naiz, Ni ISIS naiz) mezuak jarri dituzte atari horietan.

Polizia Nazionalak ikerketa hasi du erasoa argitzeko. Ekintza "Hackers Algeria/2015" taldeak hartu du bere gain, baina agintariek oraindik ez dute baieztatu nor dagoen horren atzean.

20.000 zerbitzari

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak agiri baten bidez zabaldu duenez, erasoa Frantziatik egin dute eta 20.000 zerbitzariri baino gehiagori eragin die.

Animsa enpresa publikoaren zerbitzariei eraso diete, eta konpaini horrek hainbat udal eta enpresarei ematen die zerbitzua. Dirudienez, horiek guztiek jasan dituzte eraso horren ondorioak.

Poliziak Auzitegi Nazionalari ere emango dio bere ikerketen berri; izan ere, baliteke gertakari horiek terrorismo delitutzat hartzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X