Mendia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Izaban galdutako bi mendizaleak onik aurkitu dituzte

Aita-semeek familiarekin hitz egiteko hitzordua jarrita zeukaten asteazkenean, baina kontakturik egon ez zela ikusita, senideek bilaketa lanak hasteko eskatu zuten.

Izaba inguruan galdutako bi mendizale bizkaitarrak onik aurkitu dituzte, gaur goizean, Belaguan.

Erreskate taldeak bi mendizaleak aurkitzera abiatu dira gaur goizeko bederatzietan. Galduta zeudenak, aita-semeak ziren, 57 eta 30 urtekoak. Antza denez, Piriniotan mendi zeharkaldia egiten ari ziren eta senideekin hitz egina zuten bi egunez behin deituko zietela. Senideek atzo deirik jaso ez zutenez, larrialdi zerbitzuetara deitu zuten.

Astelehenean hitz egin zuten azkenekoz eta esan zieten Linzako aterpetxera iritsi zirela, baina itxita zegoenez, San Martingo Harrira itzuliko zirela handik Hiru Erregeen Mahaia igotzen saiatzeko.

Suhiltzaileak, boluntarioak, foru poliziak eta guardia zibilak aritu dira bilaketa lanetan, Nafarroako Gobernuaren arabera.

 

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera.  Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X