Istripua Marokon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezbeharretik bizirik atera zen espeleologoa Espainiara itzuli da

Bestalde, bi gorpuen aberriratzea atzeratu dute; izan ere, autopsia egitea erabaki dute Marokoko agintariek.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Atlas mendikateko istriputik bizirik atera den mendizalea, etxean

Marokoko arroila batean izandako istriputik bizirik atera zen espeleologoa Espainiara itzuli da gaur. Bestalde, bi gorpuen aberriratzea atzeratu dute; izan ere, autopsia egitea erabaki dute Marokoko agintariek.

Era berean, biktimak artatzera joan ziren espeleologo aditu gehienak Espainiara bueltatu dira gaur. Erreskate taldea 16 espeleologok osatzen zuten. Biktimei laguntzeko aukerarik ez eta frustrazioa agertu dute espeleologo adituek. Gainera, Marokoko eta Espainiako gobernuen kudeaketa kritikatu dute.

Juan Bolivar polizia nazionala hegazkinean heldu da. Hegaldia Poliziak pleitatu du. Operazio Berezien Taldeko (GEO) poliziak ere hegazkinean etorri dira. Erreskate lanetan laguntzeko igandean heldu ziren Marokora. Istripua Tarmesten gertatu zen, Uarzazate probintzian, Atlas Garaian.

Bolivar Uarzazateko Chifa Klinikatik bere kabuz atera da goizean. Igandetik bertan zegoen zenbait egun sakanean eman eta gero. Hipotermia eta estresa zituen, baina ez zuen inolako lesiorik.

Gorpuak ez dituzte berehala Espainiaratuko

Gustavo Virues eta Jose Antonio Martinez mendizaleen gorpuak, ostera, ez dituzte berehala Espainiaratuko.

Marrakexeko ospitalean autopsia egingo diete gorpuei; izan ere, hegoaldeko hiri horrek azpiegitura mediko hobeagoak ditu.

Senitartekoek berehala aberriratzea nahi zuten, baina Marokok autopsia egiteko erabakia inposatu duela azaldu dute iturri judizialek.

Bestalde, Jose Manuel Garcia-Margallo Kanpo Arazoetarako eta Kooperazio ministroak onartu du "disfuntzioak" izan direla espeleologoak erreskatatzeko lanetan, baina, horren esanetan, Ministerioak "ahal izan duen guztia egin du gertatutakoa horrela amaitu ez zedin".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X