Eliza katolikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezkontza deuseztatzeko prozesua, doakoa eta azkarragoa

Frantzisko aita santuak prozesua erraztu eta arintzeko erreforma onartu du gaur. "Elizaren egitura juridikoetatik urruntzen diren fededunak hurbiltzea da" horren helburua.
Aita Santua
Aita Santua

Ezkontza katolikoa deuseztatzeko prozesua arinagoa, errazagoa eta merkeagoa izango da aurrerantzean, Frantzisko aita santuak astearte honetan onartu duen erreformari esker.

Vatikanoak bi motu proprio (aita santuaren idazkiak) aurkeztu ditu gaur: "Mitis Iudex Dominus Iesus" eta "Mitis et misericors Iesus". Idatzi horietan, ezkontza katolikoa deuseztatzeko erreformaren nondik norakoak azaltzen dira, eskubide kanonikoari zein ekialdeko elizen kanonen kodeari dagokienez.

Erreformaren helburua, Frantzisko aita santuaren hitzetan, "arrazoi fisiko eta moralak tarteko, Elizaren egitura juridikoetatik urruntzen diren fededunak hurbiltzea da".

Dena dela, aita santuak azpimarratu duenez, ezkontza katolikoa berez "ezin da desegin", baina "errukiak eta karitateak bultzatuta, banatuta sentitzen diren semeengandik hurbil egon behar du Elizak, ama bailitzan".

Ezkontza katolikoa deuseztatzeko prozesua luzea zen orain arte. Kasu bakoitza bi auzitegik aztertu behar zuten. Erabaki irmoa izateko, biek berretsi behar zuten ezkontza baliogabetzeko erabakia. Hemendik aurrera, baina, "epai bakarra" izango da, "gotzainaren ardurapean dagoen epaile bakar batek sinatuta" (orain arte, hiru epailek hartzen zuten esku prozesuan).

Horrez gain, Elizaren auzitegietako langileek jaso beharreko "soldata duin eta bidezkoa" bermatuta, prozesua doakoa izateko beharra azpimarratu du aita santuak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X