Hiru etorkin topatu dituzte kamioi batean ezkutatuta, Hernanin
Hiru etorkin topatu dituzte gaur, asteartea, oxigeno gabezia eta hipotermia zantzuak zituztela, hozkailu-kamioi baten barruan, Hernani herri gipuzkoarraren parean dagoen zerbitzugune batean.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 18:40ean aurkitu dituzte hirurak, kamioiak geldialdia egin eta gero, AP-8ko zerbitzugune batean, Madrilerako noranzkoan, eta beste ibilgailu bateko gidariak barrutik zetozen oihuak eta kolpeak entzun dituelako.
Gidari horrek hozkailu-kamioiaren (Poloniatik zetorren) gidariari abisua eman eta biek Ertzaintza jakinean jarri dute.
Hala, agenteek kamioiaren atea zabaldu eta hiru gizonezko aurkitu dituzte, oxigeno gabezia eta hipotermia zantzuak zituztela; hori dela eta, Donostiako Ospitalera eraman dituzte.

Hiru etorkinak agertu diren kamioia. Argazkia: EFE
Osakidetzak jakinarazi duenaren arabera, hirurak onik daude, baina zaintzapean jarraituko dute Donostiako Ospitalean datozen orduotan.
Izan ere, Ertzaintzak zehaztu duenez, hozkailu-kamioiaren atzeko partean 10 graduko tenperatura izan ohi da.
Kamioia Belgikan bete zuten, fruta zeraman eta Mercamadridera zihoan, aipatutako iturrien arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak migratzaileen erregularizazioari buruzko gida argitaratu du
Tresna hori hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri, eta Espainiako Gobernuak bultzatutako ezohiko erregularizazio-prozesurako sarbidea erraztea du helburu.
Bilboko Udalak erregularizazioarako 'kalteberatasun txostena' izapidetzen lagunduko die Bilbon bizi diren etorkinei
Astelehenetik aurrera, berariazko eta aldi baterako dispositibo bat jarriko du abian, immigranteak erregularizatzeko ezohiko prozesuaren barruan kasu batzuetan eskatzen den "kalteberatasun-txostena" errazago izapidetu dezaten Bilbon bizi diren etorkinek.
Voloteak Gasteizko eta Menorcako aireportuak lotuko ditu ekaina eta urria bitartean
Gasteiz eta Menorca arteko lotura ekainaren 1etik urriaren 31ra egongo da martxan. Erakunde sustatzailearen arabera, helmuga horrek aire-konexioa indartzen eta udako eskaintza dibertsifikatzen lagunduko du.
Bi foruzain 9 eta 6 hilabeteko kartzela-zigorrera kondenatu dituzte, Tuteran atxilotu bati eraso egiteagatik
Nafarroako Auzitegiak frogatutzat jo du agenteetako batek ziegetan jo zuela atxilotua, eta besteak ez zuela ezer egin. Biak inhabilitatu egin dituzte eta kalte-ordainak ordaindu beharko dituzte.
Behin-behinean aske geratu da bikotekidea barruan zuela lonja bati su eman zion emakumea
Atxuri auzoko hainbat lekukok ikusi zuten emakumea sua pizten ari zela. Zauritutako gizona Basurtuko ospitalera eraman zuten, eta han jarraitzen du ingresatuta.
Albiste izango da: Sevilla, Kopako finalerako prest, su-etena Libanon eta Tubos Reunidos
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Marea txuri-urdina Sevillara!
Realeko zaleak Andaluziara bidean dira Atletico Madrilen aurkako Errege Kopako finala bertatik bertara jarraitzeko. 26.000 realzale baino gehiago Cartuja estadioan bertan izango dira eta beste milaka pertsonak sarrerarik gabe bidaiatuko dute. Helburua bat eta bakarra: Kopa Donostiara ekartzea.
Ertzaintzak 255 marihuana-landare aurkitu ditu Lemoan, etxebizitza batean sutea piztu ostean
Etxean bizi zen gizonak onartu du landareak bereak zirela, eta horregatik atxilotu dute osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.
Askotariko proposamenak San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietarako
Tradizioa, kultura eta musika uztartzen dituzten proposamenak prestatu dituzte adin guztietako jendearentzako. Apirilaren 24an, ostirala, hasiko dira jaiak, Probintzia Plazan egingo den pregoiarekin. Antonio Altarriba saiakeragile eta eleberrigileak egingo du aurten pregoia.
Negu Gorriak elkarteak manifestazioa deitu du larunbaterako, Aranzaditik etxegabeak kanporatu izana salatzeko
Udalak emandako erantzuna kritikatu du kolektiboak, "aldi baterako konponbideekin" arazoari ez zaiolako errotik heltzen. Etxegabeentzat "egiturazko neurriak" eskatu dituzte.