Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei erasotzeagatik
Bi gizonezko atxilotu dituzte asteburu honetan Gasteizen, bikotekideei erasotzeagatik. 21 eta 26 urtekoak dira atzemandakoak.
Lehen erasoa larunbatean jazo zen, 09:00etan. Ordu horretan, Udaltzaingoak 21 urteko mutil bat atxilotu zuen, Andagoia plazan.
Biktimak ez zuen salaketarik jarri nahi izan, baina poliziek egiaztatu zuten neskak kolpe bat zuela aurpegian. Gainera, hainbat lekukok erasoa ikusi zuten. Horrenbestez, agenteek atxilotuta eraman zuten erasotzailea, eta emakumea osasun zentro batera eraman zuten.
Bestalde, igandean, 17:40an, 26 urteko gizon bat atzeman zuten, Tomas Zumarraga kalean. Lekuko baten esanetan, mutilak listua bota zion bikotekideari, eta eraso egin zion. Antza denez, iraganean ere hainbatetan eraso dio. Gizona atxilotu egin zuten, eta emakumea osasun zentro batera eraman zuten.
Ez dira izan azken egunetako indarkeria matxista auzi bakarrak; astelehen honetan bertan, gizon batek bikotekidea hil du Erandion (Bizkaia).
_____________________________________
Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira biak, eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat zauritu da Donostiako Herrera auzoko pabiloi batean, ustez eragindako sute batean
Beste hiru pertsona tokian bertan artatu dituzte, kea arnasteagatik. Lehen ikerketen arabera, itxuraz sutea nahita piztu dute. Udaltzainek hainbat pertsona atxilotu dituzte, eta ez dute baztertu gehiago atxilotzea, ikerketa oraindik irekita baitago.
Leioak gauerdira arte luzatu du TAOaren ordutegia
Udalbatzak erabaki hori hartu du arratsalde-gauean Leioako hiru TAO guneetan (Pinueta, Lamiako eta Ibaiondo) aparkatzeko arazoak izaten direlako, Getxoko bizilagun askok hor uzten dutelako autoa.
Auto-ilarak AP-8 autobidean, Basaurin, Donostiarako noranzkoan, istripu baten ondorioz
Ezbeharrak trafiko-arazoak sortu ditu AP-8ko hainbat puntutan, bereziki Malmasingo tuneletan.
Albiste izango dira: Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa, Zubietako espetxearen gaineko eskumena aldatzea eta Ekain Ricori elkarrizketa Radio Euskadin
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gaur goizean hasiko da Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa
Hilaren 15era arte dago programatuta, eta herri epaimahaia osatuko duten herritarrak aukeratuta hasiko da. Akusazioek 45 urteko kartzela zigorra eskatzen dute ustezko hiltzailearentzat, Zigor Kodeak baimentzen duen zigorrik handiena.
Gorpu bat agertu da Zaratamoko Arkotxa auzoan, errepide ondoan
Igande arratsaldean aurkitu dute gorpua, abandonatutako hainbat industria-pabiloiren ondoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Israelek "nazioarteko zuzenbidea urratu" duela salatu dute Iruñean
Elkarretaratzean, atxilotutako bi ekintzaileak askatzeko eta ontziei Gazara iristen eta laguntza humanitarioa ematen uzteko eskatu dute, besteak beste.
Putzu handiak egin dira Jundizko industrialdean euriteen ondorioz eta urak trenbidea zein errepideak hartu ditu
Iluntzean Gasteizen bota duen erauntsiak putzu ikaragarriak sortu ditu Jundizko industrialdean. Irun eta Madril lotzen dituen trenbideko zati bat urak hartu du. Industrialdeko errepideak ere hartu ditu urak, eta ibilgailuak kontu handiz igaro behar izan dute bertatik.
1.500 emakumek erasoak jasan dituzte Euskadin martxora arte, % 69,4k bikotekideek edo bikotekide ohiek eragindakoak
Delitu motaren arabera sailkatuta, ugaritu egin da familia barruko indarkeria —ez ditu bikotekideak edo bikotekide ohiak kontuan hartzen—. Guztira, 298 biktima izan dira martxora arte, hau da, aurreko urtean baino % 11,6 gehiago, Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) bildutako datuen arabera.
Astelehenean epaituko dute Baionako bestetan Eric Courdyren hilketagatik auzipetutako Jerome Verin boxeolari ohia
2024ko uztailaren 11n, Baionako bestetan, Eric Courdyri eraso egin zion Jerome Verin boxeolari ohiak, eztabaida baten ostean, autobus geraleku batean. Sei egun koman eman ondoren hil zen Courdy.