Manifestazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskararen aldeko deiadarra nagusi Baionan

Hizkuntzaren ofizialtasuna eta haren aldeko ekimenak bultzatuko dituen erakunde propioa eskatu dituzte Ipar Euskal Herrirako.
18:00 - 20:00
Euskararen aldeko manifestazio jendetsua egin dute Baionan

Euskal Konfederazioak deituta, ehunka pertsona bertaratu da gaur arratsaldean Baionara, euskararen alde aldarri egitera. «Euskara hizkuntza ofiziala! Euskal Herri Elkargoa!» lelopean abiatu da 17:00etan Deiadar izeneko manifestazioa.

Alderdi politiko desberdinetako hautetsiak bat egin dute ekimenarekin, baita hainbat gizarte eragilek ere.

Datozen asteetan zehar, Batera plataformaren karabana batek Ipar Euskal Herriko herrietatik ibilbidea egingo du, euskararen aldeko ekimenak bultzatuko dituen erakunde propioari buruzko argibideak emateko xedearekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X