Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Barrerilla mendatean, autoa amildegitik erorita

Hildakoa 39 urtekoa eta Bilboko bizilaguna zen. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, A-2521 errepidean gertatu da ezbeharra, Urkabustaizen.

Hogeita hemeretzi urteko gizonezko bilbotar bat hil da gaur Barrerilla mendatean (Araba), autoa amildegi batetik erorita. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra A-2521 errepidean gertatu da, Urkabustaizen, eguerdi partean.

Autoa ehun metro inguru erori da amildegian behera, sastraka batzuetan gelditu den arte. Oraingoz ez dakite istripua zerk eragin duen.

Ertzaintzaren errekaste taldea eta helikopteroa joan dira ezbeharra izan den lekura.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X