Denboraleak kalteak eragin ditu Donostian, Hondarribian eta Zarautzen
Atzotik euskal kostaldea astintzen ari den olatu eta haize denboraleak kalte nabarmenak utzi ditu Gipuzkoako hainbat herritan. Donostian, esaterako, Pasealeku Berria, Perla eta Ondarreta inguruetan utzi ditu kalte agerikoenak. Mundaiz eta Maria Cristina zubietan ere kalteak egin ditu denboraleak, eta Alde Zaharreko hainbat kale itsasoko urak hartu ditu. 9,2 metrorainoko olatuak izan dira.
Martin Ibabe Donostiako Hiritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotziak esan duenez, gaua "zaila" izan da, "baina hartutako segurtasun neurriek funtzionatu egin dute".
Eneko Goia hiriko alkateak 11:00etarako deitu du agerraldia, Udaleko Bozeramaileen Batzordea bildu ondoren; egoeraren berri eman du. "Larrialdizko dedretua" onartu du Udalak, "denboraleak utzitako kalteei ahalik eta azkarren aurre egiteko". Udal-langileen lana txalotu du Goiak, eta herritarrei gogorarazi, oraindik, alerta laranja indarrean dagoela, eta, beraz, zuhur jokatzeko deia egin du.
Jarraipenerako Mahai Teknikoak 06:00etan egin du bilera, kalteen balorazioa egiteko, eta, lehen informazioen arabera, "kalte pertsonalik ez" da izan, baina "gune kritikoenetan kalteak nabarmenak izan dira".
Alde Zaharreko Abuztuaren 31ko kalean eta Zuloaga plazan ura sartu da, baina hasierako balorazio batean, eta azterketa sakonagoa egiteko zain, Udalak adierazi du ez dela kalte larririk egon denda eta etxebizitzetan.

EFE
Pasealeku Berrian, Ondarreta pasealekuan eta Eduardo Chillida pasealekuan olatuek hiri-altzariak apurtu dituzte, eta kabina kolektiboetan eta Tenis Klubeko instalazioetan kalteak egin dituzte.
Era berean, Kontxa pasealekuan ura Rotondako instalazioetan sartu da, eta kalte handiak sortu ditu. Arrapalan, barandaren zati bat ere eraman du. Halaber, La Perlan, segurtasun neurriak hartu arren, kalte handiak egin ditu, bai kirol instalazioetan bai bertan dauden taberna eta jatetxean.
EFE
Zubiei dagokienez, Mundaiz, Maria Cristina eta Jose Antonio Agirre zubiak izan dira kaltetuenak. Zurriolako zubia itxita egon da 03:00etatik 08:00ak arte, eta, ondoren, ireki egin dute, autobusentzako bidea izan ezik.
Itsasgorarekin, ibaiak ere gora egin du, eta gainezka egin du Urkiko biribilgunean, Txomin Eneko haur parkean eta kartzelaren atzealdean. Bertan, garbiketa zerbitzua lanean aritu da.
Arratsalderako, alerta laranjak indarrean jarraituko du, eta olatuek, itsasgorarekin batera, berriro gogor jotzea aurreikusi da. Hori dela eta, "segurtasun neurriak errespetatzeko, arrisku guneak ekiditeko eta zentzudun aritzeko" eskatu die herritarrei.
Zarautz eta Zumaia arteko bidea, itxita
Zarautz eta Zumaia lotzen dituen N-634 errepidea itxita dago, 03:30etik, olatu-denboralea dela eta.
Halaber, ura gogotik sartu da Zarauzko malekoiko hainbat lokaletan, babes neurriak apurtuz, eta dezenteko kalteak eragin ditu.

Bospasei negozio oso hondatuak gertatu dira, goizaldeko itsasgorarekin etorri den enbataren indarraz. Bezperan, abisua jasoa zuten udaletik, baina, antza, hartutako neurriak ez dira nahikoak izan.Dena den, gehientsuenek ondo babestuak zituzten euren lokalak.
Aseguru etxeekin hitz egin ondoren, kaltetutako lokaletan, berriro babesa jartzen eta indartzen jardun dute goiza; izan ere, arratsaldeko itsasgorarekin beste eraso bat egon daiteke. Udalak ere neurriak hartuko ditu.
Hondarribia
Olatuek eta haize ufadek Hondarribiko Butroi pasealekuan ere kalteak utzi dituzte. Harresiaren zati batzuk erori egin dira.
Hondarribiko Udaletik jakitera eman dutenez, kai-muturrean ere kalteak izan dira. Babes neurriak hartuta ditu atzotik Udalak, eta horiek errespetatzeko deia egin die herritarrei.
Zure interesekoa izan daiteke
50 pertsona zauritu dira Noaingo txupinazoan hainbat suziri lehertuta
Hiru erietxera eraman dituzte erredurekin eta horietako biri alta eman diete arratsaldean. Beste 47 lagun lekuan bertan artatu dituzte. Nafarroako udalerri horretako jaiek aurrera jarraitzen dute.
Animalia basatiak erabiltzen dituen zirku batek polemika piztu du Urruñako herritarren artean
Zirkua abuztuaren 16an jarri zen Udalaren baimenik gabe, eta larunbat honetara arte ikuskizunak eskainiko ditu arratsaldero.
EITB, Prix Europa sari ospetsuetan izendatua eguzki eklipse osoaren inguruko plataforma anitzeko proiektuagatik
EITBren Eguzki Eklipse Osoa ekimena Digital Media kategorian lehiatuko da, Europako ikus-entzunezko sari ospetsuenetako batean.
Tentsio uneak Bilboko Pergolan, greban dauden teknikarien eta bilbainadetako ikusleen artean
Greban zeuden teknikarien piketeak Bilboko Pergolaraino hurbildu dira, grebarako eskubidea aldarrikatzeko, eta horrek ikusleak haserretu ditu, ez baitiete abestiak entzuten utzi. Tentsio uneak izan dira grebalarien eta ikusle zeuden hainbat pertsonaren artean.
Deskargako autobidea itxita egongo da asteazken honetan, 21:00etatik aurrera
AP-636 errepideko tunel batean egin beharreko lanak direla eta, 19. eta 21. irteerak erabili beharko dituzte erabiltzaileek, martxaren noranzkoaren arabera, Bergara GI-627 errepidearen bidez zeharkatzeko.
Lurrak gorriz tindatuko du Ilargia ostiral honetako eklipse partzialean
Une gorena abuztuaren 28ko 06:12:53an izango da, Lurraren itzalak ilargi-diskoaren % 93 estaliko duenean.
Bizkaibus batek su hartu du, goizaldean, Santurtziko kale erdian
Sua Bizkaiko herriko Las Viñas kalean piztu da, matxura batek eraginda, eta ke handia sortu du. Ez da inor zauritu.
14 lagun atxilotu dituzte, bi ukituengatik, eta bi udaltzain zauritu, Bilboko Aste Nagusiaren laugarren egunean
Udaltzaingoak 10 atxiloketa egin zituen jai-esparruan eta lau eremu horretatik kanpo. Guztira, 64 salaketa aurkeztu dira, horietatik 50 ebasketengatik izan dira. Bi agente zauritu dira, eta batek zerbitzua utzi behar izan du.
CCOO: "Estatuko Administrazio Orokorrari Euskadiko herritarrei euskaraz hitz egiteko eskatu dion lehen sindikatua gara"
Santi Martinez Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak Radio Euskadin adierazi duenez, sindikatuak Enplegu Publikoaren Legearen eztabaidara eraman ditu euskara sustatzeko hainbat neurri, langabeen % 90ek hizkuntza hori ezagutzen ez dutela egiaztatu baita. Eskaera horien artean daude, besteak beste, Estatuko Administrazio Orokorra Euskadiko herritarrei euskaraz zuzentzea eta euskara ikasteko doakotasuna C1 mailara arte izatea.
ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean
Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.