Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaile batek sexu erasoen biktima bati: 'Ondo itxi zenituen hankak?'

Clara Campoamor elkarteak epailea zigortzea eskatu dio CGPJri.
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen. EiTB
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen. EiTB

Clara Campoamor elkarteko presidenteak, Blanca Estrella Ruizek, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Gasteizko 1. Epaitegiko arduraduna zigortzea eskatu dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari (CGPJ), tratu txarren biktima bati tratu "iraingarria" emateagatik.

Elkarteak azaldu duenez, haurdun zegoen eta tratu txarrak eta sexu erasoak pairatu zituen emakume batek epailearena jo zuen otsailaren 16an, babes neurriak eskatzeko.

Epaileak zita eman zion hurrengo eguneko 11:00etarako, baina 15:00etan hartu zuen emakumezkoa, eta 17:30ean bukatu zituen izapideak.

Horren ildotik, "atzerapen" horrek biktimarengan "nekea eta urduritasuna" eragin zituela deitoratu du elkarteak (gogoratu behar da emakumea haurdun zegoela).

Deklarazioan (bideoz grabatuta dago), epaileak "biktimari ez sinesteko jarrera" agertu zuen uneoro, haren erantzunak "eteten zituen", eta galdera iraingarriak egin zizkion.

Horren adibide gisa, erasoen aurrean erresistentzia agertu ote zuen behin eta berriro galdetu ziola salatu du Clara Campoamorreko buruak. Hitzez hitz, "ondo itxi al zenituen hankak? Ondo itxi zenituen organo femeninoak?", galdetu zion epaileak biktimari.

Blanca Estrella Ruizen esanetan, biktima "harrituta" geratu zen, galdera hori "guztiz iraingarria" baita.

Are gehiago, epailea Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Gasteizko 1. Epaitegiko arduraduna denetik, errespetu faltak etengabeak izan direla esan du Estrella Ruizek. Kasu honetan, baina, "bereziki larria" dela iritzi dio, tratu txarrak epaitzea baita bere zeregina.

Hori horrela, "irtenbide bakarra" epaile hori zigortzea dela uste du Clara Campoamor elkarteak.

 

____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

VacaPop, ganadua erosi eta saltzeko aplikazioa: “Edadekoak ere hasi dira, pixkanaka, erabiltzen”

Inora joan beharrik gabe abereak saldu eta erosteko helburuarekin sortu da VacaPop mugikorrerako aplikazioa. Azoken zain egon barik, Internet bidez behiak, zaldiak, ahuntzak, landako makinaria eta bazka saldu eta erostea posible da honezkero.  Oier Aizpuru eta Aitzol Gorospe abeltzain gazteek adierazi dutenez, oso erraza eta azkarra da. Nabarmendu dute, halaber, tratuak era tradizionalean ixten direla, alegia, aurrez aurre. 

TSJPV
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Administrazioak azpikontratutako enpresei ezarritako hizkuntza-eskakizunak baliogabetu ditu Euskadiko Auzitegi Nagusiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak partzialki onartu du CCOO sindikatuak aurkeztutako helegite bat, eta bertan behera utzi ditu administrazio orokorrean eta atxikitako entitateetan hizkuntza erabiltzeari buruz Eusko Jaurlaritzak 2023an onartutako zenbait irizpide. Epaimahaiak argudiatu duenez, hizkuntza ofizial batek ezin du bestearen gaineko lehentasunik izan, eta azpikontratatutako langileei eta funtzionarioei ezin zaie hizkuntza-eskakizun bera eskatu.

Gehiago ikusi