2015eko balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 5,8 hazi da indarkeria matxista salaketen kopurua EAEn

Nafarroan, ordea, % 10 jaitsi dira salaketak. Bi lurraldeen kasuetan, tasa Estatuko batez bestea baino txikiagoa da.
Indarkeria matxistaren kontrako protesta, Gasteizen.
Indarkeria matxistaren kontrako protesta, Gasteizen. Argazkia: EiTB

Indarkeria matxistagatik 2015ean Espainiako Estatuan jarri ziren salaketa kopurua 129.123ra iritsi zen, 356 jarri baitziren eguneko, aurreko urtean (347) baino % 2 gehiago, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Genero eta Etxeko Indarkeriaren Behatokiak argitaratu berri duen txostenean agertzen denez.

Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) eta Nafarroari dagokionez, 4.232 (% 5,8 gehiago) eta 1.191 (% 10 gutxiago) salaketa aurkeztu ziren, hurrenez hurren. 100.000 emakumetatik % 37,45ek eta % 36,36k jarri zituzten salaketak EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren. Estatuan handiagoa da tasa, % 52,13.

Aurkeztutako salaketa guztien artetik, emakumezkoak dira biktimak 123.725 kasutan, eta ia % 70a, 86.464, herritar espainiarrak ziren.

Salaketa gehienak (%68,8) biktimek jarri zituzten, % 15,5 poliziaren esku hartzeen ondorioz jarri ziren, eta % 11,3 lesio parteetatik abiatuta. Gainera, salaketen % 2,4 biktimen senideek jarri zituzten, eta arreta zerbitzuen bidez % 2 kudeatu ziren.

Salaketon aurrean epaileek hartutako babes neurriei dagokienez, eskatu ziren 41.757tik 24.679 onartu zituzten, % 59, hain justu. Gora egin du, hortaz, onartutako babes aginduen kopuruak (2014arekin alderatuta, puntu bat pasatxo).

Zigor epaiak ere % 1,5 hazi ziren, 2014ko datuekin aldetuta.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X