Polizia operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.629 kilo haxix atzeman dizkiote, Euskadin finkatutako talde bati

Iragarkia
18:00 - 20:00
1.629 kilo haxix atzeman dizkiote, Euskadin finkatutako talde bati
Guardia Zibilak 1.629 kilo haxix (10 milioi euroko balioa dute) atzeman dizkio Euskaditik aritzen zen droga trafikatzaile sare bati, eta hiru lagun atxilotu ditu Durangon, Azkoitian eta Logroñon.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X