Alfredo Irusta lehergailu bildumagile bizkaitarra absolbitu egin dute
Alfredo Irusta Gerra Zibileko eta karlistadetako lehergailu bildumagile bizkaitarra absolbitu egin dute, Muskizeko baserri batean gordeta zituen 400 inguru lehergailuak herritarrentzat arrisku objektiboa ez direlakoan.
Fiskalak 8 urteko kartzela-zigorra eskatzen zuen Irustaren kontra. 2014ko ekainaren 14an izan zuen Ertzaintzak biltegi horren berri, auzipetuari obus bat lehertu zitzaionean. Bonba indargabetzen saiatzen ari zen Irusta, eta hanka bateko bikiaren zati bat galdu zuen.
Txikitatik egiten ari zen Gerra Zibileko eta karlistadetako armen eta lehergailuen bilduma. Gainera, Paco Etxeberria auzitegi medikuaren laguntzailea ere bada, gerra zibileko hobi komunen bilaketan, hain zuzen ere, eta epaileak aintzat hartu du hori absoluzioa emateko.
Leherketari esker Ertzaintzak 400 lehergailuren biltegia aurkitu zuen eta, fiskalaren arabera, arriskutsuak ziren herritarrentzako, guztiak ez zeudelako indargabetuta, auzipetuak argudiatzen zuenaren kontra.
uenaren kontra.