Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto bat kiskali da Trapagaranen

Sutea eragindakoa edo berez sortukoa izan ote den ikertzen ari da Ertzaintza.

Auto bat erabat kiskalita geratu da Trapagaranen (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutea eragindakoa edo berez sortutakoa izan ote den zehazteko. Dena dela, lehen zantzuen arabera, ez du ematen inork piztutakoa izan denik.

Gertakaria 01:30 aldera jazo da Lehendakari Agirre kalean.

Garrek erabat kiskali dute ibilgailua, Ford markako monobolumena.

o monobolumena.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X