Etxegabetze bat geldiarazi du Udalak Kaleratzeak Stopekin bildu ostean
BBVAk biharko jarrita zegoen Trintxerpeko auzotar baten etxegabetzea geldiarazi du, astelehen honetan Pasaiako Udalak Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformarekin izan duen bileraren ostean.
Kaleratzeak Stop-ek ohar batean adierazi duenez, Udaleko zinegotziekin izandako bileraren ostean, Izaskun Gomez (PSE-EE) Pasaiako alkatea harremanetan jarri da BBVAko arduradunetako batekin. Plataformako kideen arabera, alkateak "Donostiako lehen auzialdiko bigarren zenbakiko epaitegiak agindutako kaleratzea bertan behera uzteko agindu du".
Plataformak, oharraren bidez, eskertu du BBVAk, "gizarte presioaren" eta "Udalaren esku-hartzearen" ondorioz, erakutsi duen "borondate ona". Kaleratzeak Stop-ek esan duenez, Udalaren parte hartzeak "bigarren aukera batentzako negoziazioa" eta "kaleratzea bertan behera uztea" suposatu duela. Hori dela eta, Kaleratzeak Stop-ek biharko antolatu duen bilkura bertan behera utzi du. Etxebizitza Pasaiako Trintxerpe auzoan dago, Azkuene kalean.
Ez ordaintzeak
Kaltetuak besoan eta eskuan % 37ko elbarritasuna du. BBVAk emandako 150.000 euroko hipoteka-maileguari esker, 2002an erosi zuen etxebizitza. Hala ere, 2013an lanik gabe geratu zenez, ezin izan zituen 1.030 euroko hileroko kuotak ordaindu,
Kaleratzeak Stop-en komunikatuari jarraiki, kaltetuak bost kuota baino ez zituen utzi ordaindu gabe. Plataformak zehaztu duenez, "2013ko martxoan, hipoteka lege ez bidezkoaren babespean, bankuak etxebizitza enkantean esleitu zuen eta 122.372,38 euro eskatu zizkion kaltedunari".
2014ko abenduan, BBVAk etxebizitzaren % 70 bereganatu zuen enkante publiko batean. Ondorioz, kaltetuari 120.000 euroko zorra gelditu zitzaion. Gipuzkoako Kaleratzeak Stop-ek argitu du erabaki honek "bere 800 euroko nominaren bahitura partziala" ekarriko lukeela, egun GUREAK taldean lan egiten duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak itxi ditu migratzaileen aurkako txioengatik
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako Elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak bere egin ditu "giza duintasunak pasaporterik ez" duela azpimarratuz.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago, greba dela eta
Blusen eta nesken koadrilek Andre Maria Zuriari egindako lore eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako egun nagusiko ekitaldi nagusiak. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk zalantzan mantentzen ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoaren 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniaren ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.