Balio gabe utzi dute Iruñeko bi haur eskoletan egindako eredu-aldaketa
Iruñeko Administrazioarekiko Auzien bigarren Epaitegiko titularrak kautelaz geldiarazi du Iruñeko Udalak bi haur eskolatan (Donibane eta Fuerte Principe) hizkuntza-eredua aldatzeko erabakia. Autoaren aurka errekurtsoa jarri daiteke Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.
Autoak zehazten duenez, "geldieraren mekanismoa existitzen den egoera batengan aldaketa nabarmena eragiten duten egintza administratiboen aurka zuzenduta dago, aipatu aldaketak konpon ezin daitezkeen kalteak sor ditzakeen kasuetan".
Kasu honetan, hainbat dira errekurrituta dauden Udalaren ebazpenak (lekualdaketei, hizkuntza-ereduei, plaza-eskaintzei eta abarrei buruzkoak), eta behin betiko epaia "2016-2017 ikasturtea hasi ondoren iritsiko da, eta horrek iruzurrezko bihurtzen du babes judiziala", dio ebazpenak.
Gauzak horrela, epaileak bere egiten ditu Udalaren erabakiaren aurka errekurtsoa jarri duenaren argudioak. Horien arabera, "oso zaila da hautematea balizko baiespen-epai batek nola berreskuratu ahal izango dituen hizkuntza-aldaketak, ikastetxeen arteko lekualdatzeak edota egindako matrikulak".
"Ez gara gai gertatuko diren egoerak lehengoratzea ahalbidetuko duen inolako konponbiderik aurkitzeko, baldin eta eskatutako kautelazko neurria aplikatzen ez bada", gaineratzen du.
Bukatzeko, autoak dio kasu honetan ez direla plaza gehiago zabaltzen, baizik eta 0-3 urte bitarteko gaztelania eta gaztelania-ingeles ereduetako eskaintzak kentzen direla; ondorioz, "hasiera batean, behintzat, ez geundeke kudeaketa-lan baten aurrean, baizik eta hezkuntza-eskaintzaren antolakuntza batean aurrean; horrenbestez, une honetan, errekurtsogilearen asmoa ondo oinarrituta dago".
Udalak helegitea jarriko du
Joseba Asiron Iruñeko alkateak adierazi duenez, Udalak helegitea jarriko du kautelazko neurri honen aurka, kontuan izanik "interes orokorra" eta kalterik jasan lezaketen 1.300 familiaren eskubideak.
"Autoa ez da epai irmoa, kautelazko suspentsioa da, eta Udalaren zerbitzu juridikoek eta udal-teknikarien zerbitzuek abala eman zieten aldaketa hauei", esan du Asironek prentsaurrekoan; alkatearekin batera, Maider Beloki Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia azaldu da, bai eta Berdintasun zinegotzi Laura Berro eta Gizarte Ekintza zinegotzi Edurne Egino.
"Interes publikoa dago lehian", nabarmendu du alkateak; Asironen hitzetan, suspentsio honek ekar lezake matrikulazio-prozesuaren etena hiriko haur eskola guztietan –Udalak hamabi ditu, eta Nafarroako Gobernuak beste bost-; hortaz, guztira 1.300 familiak jasan litzakete kalteak.
Beraz, zehaztu du nola Udalak, 15 eguneko legezko epean, helegitea jarriko duen; izan ere, "oinarrizko argudioa dago, ez dutela jendearen interesa kontuan izan, ez eta sortutako kaltea". 200 familiarengan izan dute aldaketek eragin zuzena, eta horietatik 53k epaitegira jo zuten, helegitea jartzeko.
Asironek azpimarratu du gobernu-taldeak "erabateko babesa" ematen dizkiela aldaketei, eta, adierazi duenez, "bide guztiak erabiliko ditugu defendatzeko, oso ondo justifikatuta zeudelako". Ildo horretan, nabarmendu du suspentsioak egun jazotzen den egoerari emango liokeela jarraipena; hain zuzen, haur eskoletan euskarazko plaza eskatzen dutenen % 27ri ezin izango litzaieke euren eskabideari erantzun egokia eman.
Alkateak azaldu du Donibane eta Fuerte Principeko haur eskoletako plaza guztiak, ehuneko ehuna, bete dituztela, eta itxaroteko zerrenda ere sortu da; horrek islatzen du planteatutako eskaintza "askoz gehiago" egokitzen zaiola benetako eskaerari.
Aldaketek, erantsi duenez, haur eskolak geografikoki "zentzu handiagoz" banatzeko beharra ere izan dute kontuan; izan ere, "bidegabekeria" gertatu izan da, hainbat familiarekin; hamarkadak eman dituzte oso urrun joaten seme-alabak Arrotxapeara eta Txantreara eramateko, bertan bakarrik eskaintzen baitzen 0-3 urte bitarteko zikloa euskaraz.
Asiron harrituta azaldu da suspentsioagatik, eta lasaitasun-mezua helarazi nahi izan die familiei; alkateak dio gobernu-taldeak "ondo" egin dituela gauzak, eta familiei hitzeman die informazio "zehatza eta pertsonala" izango dutela.
izango dutela.Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.