'Los Pichis' familiako kide batek mehatxu egin die ETBko bi langileri
'Sin ir mas lejos' ETB2ko telebista-saioko Roberto Vazquez kazetariari eta kamera bati mehatxu egin die 'Los Pichis' familiako kide batek Bilboko Ollerieta auzoan zuzeneko bat egiten ari zirenean.
Beste behin ere istiluak izan dira Ollerieta auzoan. Antza, 'Los Pichis' klaneko zenbait kidek bi neskari irain egin diete eta liskarra piztu da auzokideen eta 'Los Pichis' familiako kideen artean.
Lekukoen arabera, 60-70 pertsonek hartu dute parte borrokan eta Ertzaintzaren eta Bilboko Udaltzaingoaren 40 agente bertaratu behar izan dira.
Udaltzaingoak 'Los Pichis' taldeko 20 urteko kide bat atxilotu du. Hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua zegoen.
'Sin ir mas lejos' saioko lan-taldea zuzeneko emanaldia egiten ari zen, Ollerieta auzoan izandako istiluen inguruko xehetasunak emateko, baina, bat-batean, 'Los Pichis' familiako emakume bat hurbildu zaie, irudiak grabatzeari utzi ezean, kamera apurtuko zuela mehatxatuz.
Tentsio uneak izan ostean, emakumea pixka bat baretu da eta Roberto Vazquez kazetariaren galderak erantzuten hasi da. Gertatutako guztia gezurra dela esan du eta 'Los Pichis' familiako aitona "hiltzen saiatu" izana leporatu die auzokideei.
die auzokideei. die auzokideei.Zure interesekoa izan daiteke
Hiru pertsona hil dira Caparrosoko abeletxe batean, minda hobi batean harrapatuta
La Calzadako bizilagunek bitartekaritza eskatu dute, euren etxebizitzen jabe den funtsaren "abusuzko prezioen" aurrean
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak