Bakterio koliformeak aurkitu dituzte Cintruenigoko uretan
Nafarroako Osasun Institutuak bakterio koliformeak aurkitu ditu Cientruenigoko uretan. Hori dela eta hiritarrei botilako edo egotzitako ura edateko gomendatu die.
Cintruenigoko iturri batean hartutako ur-lagin batean agertu zen bakterioa, joan den maiatzaren 31n. Antza, gorotz-kutsadura eman da, Nafarroako Gobernuak prentsa-oharrean jakinarazi duenez.
Ura erabat desinfektatu gabe dagoela adierazten du bakterio horren agerpenak. Bakterio hori uretan egoteak ez du esan nahi, alabaina, gaixotasunik eragin behar duenik.
Orain Cintruenigoko Udalak ur-andela eta ur-sarea berriz aztertu beharko ditu kutsadura non egon daitekeen aurkitzeko.
Ondoren, Nafarroako Osasun Institutuak uraren azterketa eta analisi berri bat egingo du "uraren erabateko garbitasuna bermatzeko asmoz".