Kondenatuta, konorte gabe zegoen neska bati abusuak egiteagatik
Nafarroako Probintzia Auzitegiak bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, Iruñean konorte barik zegoen neska bati sexu abusuak egiteagatik.
Epaileak lau urtez biktimarengandik urruntzea eta 4.000 euroko kalte-ordainak ematea ere ezarri dio.
Sexu erasoa 2014ko abenduaren 25ean jazo zen, 06:00etan, Donibane auzoan. Une horretan, biktima, 18 urteko neska bat, lorategi batean etzanda zegoen, alkohola eta kokaina kontsumitzeagatik konorte barik baitzegoen.
Akusatua bertaratu zen, eta biluztu egin zuen neska. Berak ere prakak jaitsi zituen, eta, ondoren, "mugimenduak egiten hasi zen, bere sexu desioak asetzeko".
Handik gutxira, beste bi gizon ere batu ziren, eta neskari ukipenak egiten hasi ziren, baina herritar batek gelditzeko agindu zien. Hori dela eta, erasotzaileetako bik ihes egin zuten; ez, ordea, kondenatuak, neskari laguntzen ari zela kontatu zuelako.
Poliziari deitu eta gero, neska Nafarroako Ospitalera eraman zuten, eta, bertan, toxikazio etilikoa antzeman zioten.
Albiste gehiago gizartea
Haserrea Gaztela eta Leongo suteek kaltetutakoen artean
Ponferrada, Astorga, Leon eta gaur La Bañezan. Azken egunetan Gaztela eta Leongo agintarien aurkako protestak ugaritu egin dira suteen kudeaketagatik. Suteek kaltetutakoek 3. mailako larrialdia dekretatzea eta Estatuak suteen aurkako borrokaren agintea hartzea eskatzen dute.
Bilboko Konpartsek babesa adierazi diete Gas plazatik bota dituzten manteroei: "Kale gorrian dauden pertsonek ez al daukate lo egiteko eskubiderik?"
Bilboko Konpartsek ehunka lagun bildu dituzte gaur arratsaldean Bilboko Areatzan, "lo egitea ez da delitua" lelopean, Gas plazan lo egiten ari ziren manteroei babesa emateko. Horretaz gain, Bilboko Udalari manteroentzako eta kale egoeran daudenentzako bizitoki irtenbide bat eskatu diote.
Su hartu duten eremuetan larrialdia onartuko dutela iragarri du Sanchezek, eta berreraikuntzarako laguntzak agindu ditu
Datorren abuztuaren 26an egingo dute iragarpena, Ministroen Kontseiluan, eta babes zibileko larrialdi batengatik egingo dute.
Palestinaren aldeko ibilaldi bat antolatu dute Tuteratik Hendaiara, "Ibaitik itsasora" lelopean
Ibilbidea 11 etapaz osatuta egongo da, irailaren 10etik 20ra. Hendaian, manifestazio bat egingo dute itsasora iritsi arte. Helburua: kausa palestinarraren aldeko Euskal Herri osoko sarea ikusaraztea eta aktibatzea.
66 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, pisukideari labanaz erasotzeagatik
Gizon bat Gasteizko ospitale batean agertu zen, arma zuri batekin ustez egindako eraso baten biktima izan ostean. Gasteizko Adurtza auzoko etxebizitza batean gertatu zen erasoa.
Kaleko saltzaileen kanpaleku bat desegin dute Bilboko Gas plazan
Eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute Bilboko Konpartsek, eta elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako, 19:00etan, Bilboko Arriaga Antzokiaren aurrean. Protesta horretan, manteroen aurkako “polizia indarkeria” salatzeko.
Palestinako banderaren koloreekin osatutako mosaiko erraldoia egin dute herritarrek Bilboko Arriaga plazan
Bilboko Konpartsek antolatuta, “Israel egiten ari den genozidioa” salatu dute dozenaka lagunek. Sirena hotsarekin batera osatu dute mosaikoa, eta Bizkaiko hiriburuak “Palestinarekin bat” egiten duela adierazi diete erakunde, alderdi eta enpresei.
Gizon baten gorpua topatu dute Baionan, kale erdian
Antza denez, agenteek su-arma bat aurkitu dute haren ondoan, baina momentuz ez dute baieztatu. Nolanahi ere, ikerketa abiatu dute gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.
Gizon bat atxilotu dute Donostian, autokarabana batean lapurtzea leporatuta, jabea barruan lo zegoen bitartean
Jendea bizi den lekuan lapurreta egitea leporatu diote, eta epailearen esku utzi dute. Gertakariak 04:30 aldera jazo dira, Mirakontxa pasealekuan.
Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du baso-suteen arriskuagatik ezarritako larrialdi plana
Datozen egunetarako aurreikusitako eguraldi baldintzak direla eta hartu du erabakia Foru Gobernuak, SOS Nafarroak jakinarazi duenez.