UKRAINAKO GERRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek iragarri du Putin eta Zelenskiren arteko aldebiko bilera "antolatzen" hasi dela

Balizko aldebiko bilera horren ondoren, presidente estatubatuarra ere batuko litzateke elkarrizketetara. Bestalde, Zelenskik 77.000 milioi euroko balioa duten armak erosteko eskaintza egin dio Trumpi, Ukrainarentzako segurtasun bermeak ematearen truke. 

Iragarkia
18:00 - 20:00
Zelenski eta Trump, astelehen honetan, Etxe Zurian. Argazkia: EFE

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Ukrainako gerra amaitzea dauka begiz jota, eta iragarri du Vladimir Putin Errusiako presidentearen eta Volodimir Zelenski Ukrainakoaren arteko aldebiko bilera "antolatzen" hasi dela. Bilera datozen bi asteetan egingo litzateke, oraindik zehaztu gabeko toki batean. 

Zelenskirekin eta Europako hainbat buruzagirekin izandako bileraren ostean egin du iragarpena Trumpek. 

"Bilerak amaitutakoan, Putin presidenteari deitu diot eta Putinen eta Zelenskiren arteko bilera bat antolatzen hasi naiz, oraindik zehazteko dagoen toki batean", idatzi du Trumpek Truth Social sare sozialean. 

Aldebiko bilera horren ondotik egingo litzateke hiruko bilera Trumpen parte hartzearekin. 

Zelenskik begi onez hartu du Putinekin biltzea, "baldintzarik gabe" eta formatua edozein dela ere, eta lehen batzar horren arabera azaldu du Trump batuko litzatekeela elkarrizketetara. 

Putinek, bere aldetik, Errusiako eta Ukrainako ordezkaritza maila igotzeko aukeraz hitz egin du Trumpekin, Etxe Zuriko hitzorduaren ostean telefonoz izan duten elkarrizketan. 

Ukrainak armak erostea eskaini dio AEBri, segurtasunaren truke

Zelenskik 77.000 milioi euroko balioa duten armak erosteko eskaintza egin dio Trumpi, Ukrainarentzako segurtasun bermeak ematearen truke. 

CNN telebista katea estatubatuarrak zabaldutako informazioaren arabera, proposamena eztabaidatzen jarraitzen dute eta baliteke datorren astean edo hamar egunetan akordioa gauzatzea. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X