Gizon bat atxilotu dute Donostian, autokarabana batean lapurtzea leporatuta, jabea barruan lo zegoen bitartean
Jendea bizi den lekuan lapurreta egitea leporatu diote, eta epailearen esku utzi dute. Gertakariak 04:30 aldera jazo dira, Mirakontxa pasealekuan.
Ertzaintzaren patruila bat. Artxiboko argazkia: Segurtasun Saila
Ertzaintzak 35 urteko gizon bat atxilotu du astearte honetan Donostian, autokarabana batean lapurreta egiten harrapatu ostean, jabea barruan lo zegoen bitartean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertaera 04:30 aldera jazo da, Mirakontxa pasealekuan. Ordu horretan, atea irekita zuen autokarabana bat topatu du Ertzaintzaren patruila batek. Ondarearen aurkako delituak prebenitzeko lanetan ari ziren erzainak.
Agenteek ikusi dute gizon bat zegoela gidariaren tokian, eta eskuetanhonako objektuak zituen: bi tableta, smartwatch erloju adimendun bat eta eraztun bat, ustez ibilgailu barrutik lapurtzeko asmoz.
Une horretan, autokarabana barruan lo zegoen jabea esnatu egin da, eta atea giltzaz itxi gabe zegoelako barrura sartu den gizonak eskuetan zituen objektu guztiak bereak direla adierazi du.
Hala, jendea bizi den lekuan lapurreta egitea leporatu diote susmagarriari, eta epailearen esku utzi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuen sindikatuek ez dute grebarik egingo udan, baina protestak iragarri dituzte udazkenerako
Medikuen sindikatuen konfederazioak espero du Osasun Ministerioak greba batzordea deituko duela berehala, "negoziatzeko benetako borondatearekin". Deialdirik ez badago, udazkenean "gatazka areagotzeko prest" agertu da.
Eusko Jaurlaritzak elikadura-alerta bat zabaldu du EAEn banatutako gazta freskoetan listeria aurkitu baitute
Cerrato, Nativo, Goya eta El Sabor de Casa markek merkaturatutako hainbat produktu daude kaltetuta. Horietako bat etxean dutenei ez kontsumitzeko gomendatu diete agintariek.
Martxan da Bilbon errugbizaleentzako gunea
Gaur eta bihar jokatuko diren Europa mailako bi final handiek 75.000 zale bilduko dituzte guztira. Lehen finala gaur iluntzean jokatuko dute Ipar Irlandako Ulster eta Frantziako Monpellier taldeek. Casilda Iturrizar parkean jarritako gunean hasi dira giroa berotzen.
Nelson David Moreno errudun jo dute, 73 urteko gizon baten hilketagatik
Laugarrenez kondenatu dute auziperatua; guztira, 2021eko udazkenean zazpi gizonezko homosexualen hilketekin lotzen dute.
79 urteko emakume bat larri zauritu da Tafallan, auto batek harrapatuta
SOS Nafarroak jakitera eman duenez, ezbeharra 10:43an izan da, NA-8607 errepideko 4,2 kilometroan, Foruzaingoaren polizia etxearen aurrean, herrigunean bertan. Oinarrizko bizi euskarriko anbulantzia bat eta anbulantzia medikalizatu bat bertaratu dira, eta azken horretan eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, larri.
Udalekuetan adingabeen babesa indartzeko erreformaren behin betiko testua onartu du Legebiltzarrak
Gazteria Legearen aldaketa Bernedo auziak bultzatu du, eta batzordean eta osoko bilkuran onartu behar da oraindik. 600.000 eurorainoko isunak aurreikusten ditu.
Okupatutako pabiloi bat hustu dute Donostiako Herrera auzoan
Ertzaintzak Donostiako Udaltzaingoarekin lankidetzan burututako operatiboa epailearen aginduz egin da, pabiloiaren jabeak eskatuta. Kale egoeran zeuden sei pertsona kaleratu dituzte, eta horietako bi Polizia Nazionalaren esku geratu dira.
Erromes bat hil da Garesen, ibaira erorita
Gorpua Robo ibaian agertu da, eta Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Trafiko murrizketak Bilbon: hauek dira kaltetutako kaleak eta ordutegiak
Itxierak hasi dira jada San Mames eta Abandoibarra inguruan, eta igande goizaldera arte iraungo dute. Udalak ibilgailuaren erabilera saihesteko eta metroa edo trena erabiltzeko gomendatu du.
Euskal Herriko erraldoiak ezagutu nahi? Hauek dira tradizionalenak
Herriko jaietan festarik ez da erraldoiak kalean ez badira. Batzuek pertsonaia historikoak irudikatzen dituzte; beste batzuk euskal mitologiatik datoz. Herri bakoitzak bereak ditu, bere historia eta nortasunarekin. Ezagunen eta kuttunenen errepasoa egingo dugu gaur.