Epaileak okupatzaileak identifikatzea agindu zuen; ez eraikina hustea
Joan den larunbatean jardunean zegoen Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiko epaileak Iruñeko eraikina baimenik gabe okupatu zuten pertsonak identifikatu zezaten eskatu zien agenteei, baina ez zuen eman eraikina husteko inolako agindurik.
Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak ohar baten bidez zabaldu duenez, jardunean zegoen epaileak agenteak bidali zituen Sarasate pasealekuan okupatutako eraikinera, jabeak salaketa bat jarri zuela jakinarazi ziezaieten bertan zeudenei. Era berean, bertatik irten zezaten eskatu zieten okupatzaileei, eraikin horren jabeak eskaera hori egin baitzuen.
Grabazio batek hori frogatuko luke; jarduneko epaileak ez zuela eraikina husteko agindurik eman, hain zuzen ere. Gauzak horrela, epaileak okupatzaileak identifikatzeko eta jabeak jarritako salaketaren berri emateko eskatu zien agenteei.
Iruñeko Udala
Aritz Romeo Iruñeko Herritarren Segurtasuneko zinegotziak azaldu duenez, "sakon aztertuko" dituzte larunbatean Sarasate etorbideko eraikin bat hustean Udaltzaingoaren eta gazte batzuen artean izandako istiluak. Gertatutakoa "larria izan zen, eta oso kezkatuta gaude", adierazi du. Hainbat neurri iragarri ditu, besteak beste, "borra luzagarrien erabilera"ren inguruko protokoloa zehaztea.
"Poliziaren esku-hartzea nolakoa izan zen sakon aztertuko dugu, eta balizko akatsak zuzenduko ditugu", nabarmendu du.
Hirekin kolektiboak deituta, Iruñeko Sarasate etorbideko eraikin huts bat okupatu zuten larunbatean gazte batzuek. Udaltzaingoak eta Espainiako Poliziak eraikina hustu eta gerora istilu larriak izan ziren. Horien gaineko azalpenak eman nahi izan ditu zinegotziak.
Romeok azpimarratu duenez, Udala "oso kezkatuta dago larunbatean gertatutakoarekin, hiriaren bizikidetza baketsua urratu zelako, eta Udaltzaingoak indarrez jokatu behar izan zuelako".
Horren aurrean, hainbat neurri iragarri ditu "egindako akatsak zuzentzeko eta Udaltzaingoaren jokabidea hobetzeko". Hala, Udaltzaingoaren Zuzendaritzari kasu horietan erabiltzen den "protokoloa berraztertzeko" eskatu diotela azaldu du Romeok.
"Hainbat agentek erabilitako borra luzagarriak" direla-eta ere, ikerketa iragarri du zinegotziak.
Larunbateko gertaerak
Sarasaten jazotakoaren nondik norakoak azaldu ditu Romeok bere agerraldian. Haren berbetan, eraikinaren jabearen "idatzizko salaketa" eta "guardiako epailaren telefono deia" jaso ostean bertaratu ziren udaltzainak.
Eraikin barruan zeuden pertsonei "ateratzeko" deia egin zieten, eta segidan, "tentsio eta indarkeria uneak" gertatu ziren, eta udaltzainek "indarra erabili behar izan zuten".
Gertatutakoaren "erantzule politikoa" dela jakitun, "erantzukizunik saihestuko" ez duela azpimarratu du Romeok.
Istiluetan "hainbat pertsona, batez ere udaltzainak", zauritu zirela gogorarazi du zinegotziak. "Denei, baina, batez ere, agenteei, ahalik eta lasterren osatzea opa diet", erantsi du.
Ahotsa.info-ren bideoa:
Taldeen adierazpenak
Zinegotziaren azalpenak entzun eta gero, talde politikoek hartu dute hitza. Enrique Maya UPNren udal bozeramaileak "babesa" eskaini dio Udaltzaingoari, eta jokaera "ona, egokia eta protokoloen araberakoa" izan zela nabarmendu du. Arazoa, zinegotzi erregionalistaren hitzetan, "Bilduren erreakzioa izan da, lekuz kanpo egon da".
Itziar Gomez Geroa Bairen bozeramaileak, gertatutakoa gaitzetsi du eta elkartasuna adierazi die "zauritutako udaltzainei". Haren esanetan, "operazioan akatsen bat egon bada, aztertzea da egokiena", eta udal taldeen erabakiei babesa agertu die.
Gogorrago mintzatu da Maite Esporrin sozialista, eta zinegotziaren "berehalako dimisioa" eskatu du, "bere eskuduntzak onartzeko prest ez badago". Haren iritziz, zinegotziak barkamena eskatu beharko luke "EH Bildutik zabaldu zuten prentsa-oharra onartezina eta gezurra baita". Horrez gain, kritikatu egin du gaurko bileran alkatea egon ez izana.
Edurne Eguino Izquierda-Ezkerrako zinegotziak gertaturikoa deitoratu du eta zauritutakoei elkartasuna adierazi die. Halaber, gertatukoari buruzko analisiarekin eta ikerketarekin ados agertu da.
Ildo beretik mintzatu da Alberto Labarga Aranzadiko zinegotzia ere, eta bere "elkartasuna" adierazi die kaltetu guztiei, bereizketarik egin gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
90 urteko pertsona bat hil da Bizkaiko egoitza batean, bero-kolpe batek jota
Guztira, 44 pertsona artatu ditu Osakidetzak astearte honetan (atzo halako bi), EAEn izandako tenperatura altuen ondorioz.
Dibortzioaren legeak 45 urte bete ditu
Lau hamarkada baino gehiago igaro diren arren, oraindik asko dago egiteko dibortzio-prozesuak erabat bidezkoak izateko. EAEn, 2015eko Familia Harremanen Legeari esker zama ekonomikoa arindu da zaintza partekatuarekin. Baina, Juntas y Revueltas elkartearen arabera, "ez dago jarraipen eta kontrol nabarmenik".
Baso-suteei aurre egiteko larrialdi-faseko 1. egoera ezarri du Segurtasun Sailak
Eusko Jaurlaritzak arreta handiz jokatzeko eta suteak eragin ditzakeen edozein jarduera saihesteko eskatu die herritarrei, batez ere landa-eremuetan, basoetan edo landaredi lehorretik gertu.
Auto-ilarak BI-30 errepidean, Barakaldon, 8. kilometroan izandako istripu baten ondorioz
BI-30 errepidean, Barakaldo parean, izandako istripu baten ondorioz, auto-ilarak sortu dira Galdakaorako noranzkoan, errei bat itxi ostean.
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan surik piztuko ez den herrien zerrenda
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak ezin direla zehaztu "presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.