Bidaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

36 ordu Donostian, ‘The New York Times’en proposamena

Hainbat leku ezagutzeko edota bertako eraikinez gozatzeko gonbita egin die irakurleei hedabideak. Zalantzarik gabe, baina, pintxoak eta Kontxako pasealekuko tabernak dira erreportajearen muina.
Donostiako baranda. Artxiboko argazkia: EFE
Kontxako baranda, Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

The New York Times egunkari estatubatuarrak Gipuzkoako hiriburuko hainbat leku eta jatetxe bisitatzeko proposamena egin du asteburuan.

36 hours in San Sebastian” izenpean, hedabideak erreportaje mardula zabaldu du Interneten. Ingrid K. Williams egileak Donostiako toki ugari bisitatzeko gonbita egiten die bertan irakurleei, besteak beste, Gipuzkoako hiriburuko hainbat leku ezagutzeko eta bertako eraikinez gozatzeko. Zalantzarik gabe, baina, gastronomia eta, bereziki, pintxoak eta Kontxako pasealekuko tabernak dira erreportajearen muina. Donostia jomuga gastro-turistikoa dela nabarmendu du gidak, eta izaera hori urteekin finkatu duela.

Sukaldaritzaz gain, The New York Times egunkariak nabarmendu du Donostia Europako Kultur Hiriburua dela, eta, horri lotuta, egileak dio hiriak jakin duela toki turistiko gisa bere burua eraldatzen, “orain kultura jomuga ere baita”.

“36 hours in San Sebastian” erreportajeak proposatutako ibilbidea ostiral arratsaldean hasten da. Lehen plana Donostiako kaleetatik barrena paseatzea da, eta bertako arkitektura dotoreaz gozatzea, eraikinen ezaugarri klasiko eta garaikideak aztertzeko. Horrekin batera, Williamsek pintxoekin eta Kontxako pasealekuko tabernekin gozatzeko proposamena egin die irakurleei. Afaltzeko, Antonio Bar Alde Zaharreko taberna aukeratu du; gauean irteteko, berriz, Dabadaba aretoa.

Larunbatean, Sakona Coffee Roasters-eko gosaria nabarmendu du, eta, ondoren, Zabaleta tabernako patata-tortilla pintxo “zoragarria”.

Bapo gosaldu eta hamaiketakoa egin ostean, Grosera jo beharko genuke, eta eguerdian, berriz, Casa Urola jatetxe historikoaren mahaian jesarri.

Kulturaz gozatzeko, Tabakalera izan daiteke aukerarik onena, The New York Timesen proposamenaren arabera, eta afaltzeko, pintxoen ibilbidea egitea, Alde Zaharreko tabernetan. Bertan eskaintzen duten gin-tonic ederrekin gozatzea ere aukera ona izan daiteke, egilearen ustez.

Azken egunerako, itsasbazterretik paseatu eta paisaiaz gozatzea ez da aukera txarra, eta joan aurretik bermuta hartzea Konstituzio Plazan.

Zure interesekoa izan daiteke

default
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Joko-aretoetan erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen harrapatu ondoren. Atxilotu zutenean, egun horretan lapurtu zituen 31.000 euro baino gehiago zeramatzan, eta aurreko egunean antzeko beste lapurreta bat egin Donostiako beste lokal batean. Poliziaren arabera, atxilotutako gizona talde kriminal bateko burua da, eta hainbat lapurreta egozten dizkiote horri.

Pacto Vasco de Salud Osasun Itunaren mahaia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oposizioak salatu du Euskadiko Osasun Itunaren balantzea "marketin hutsa" dela

EH Bilduk, PPk eta Sumarrek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Osasun Itunaren betetze mailari buruz egindako balantzea "marketin-ariketa” hutsa da, eta Osakidetzan bizi den "errealitatetik oso urrun" dago. Halaber, Euskal Osasun Zerbitzuan dauden arazoak konpontzeko "balio ez" duela aurpegiratu dute, eta, era berean, ituna euskal osasun-sistema "erortzen uzteko koartada" bat dela deitoratu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat atxilotu dute neska adingabe bati sexu erasoa egiteagatik, Arabako Aldundiaren tutoretzapekoa bera

Biktimak orain atxilotuta dagoen mutilarekin sexu-harremanak izateari uko egin zion, eta orduan egin zion sexu-erasoa. Joan den igandean, apirilaren 5ean, lagun batekin aisialdian zegoela ezagutu zuen mutila. Hezitzaileetako bati gertatutakoa kontatu ondoren, neskari osasun-zentro batera laguntzeko protokoloak aktibatu ziren, eta ustezko erasotzailearen aurkako salaketa jarri zen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X