Mobilizazio jendetsuak Hego Euskal Herrian, LOMCEren aurka
LOMCE eta Heziberri planen kontrako mobilizazio eguna dago deituta gaur Hego Euskal Herrian eta Estatuan. ELA, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute protesta Hego Euskal Herrian, baina ez dute deialdi bateratua egin. Mobilizazio jendetsuak egin dituzte goizean irakasleek, ikasleek eta gurasoek. Arratsaldean manifestazioak egin dira, 18:00etan abiatuta, hiriburuetan.
ELAk eta Steilasek batetik eta CCOO eta UGT sindikatuek bestetik egin dituzte protestak. ELAko Alain Garciak azaldu duenez, gaurko mobilizazioen helburua Euskal Herriarentzat hezkuntza sistema propioa aldarrikatzea da, LOMCE bezalako legeei aurre egingo diona. Gaineratu duenez, Eusko Jaurlaritza eta Foru Gobernua LOMCE aplikatzen ari dira eta, bere esanetan, horren adibide dira bai EAEn eta baita Nafarroan ere egingo diren errebalidak. "Izan ere, Heziberrik errebalidak egitea aurreikusten du DBHko eta Batxilergoko tituluak eskuratzeko, beste izen batekin baina antzerako azterketak izango direnak", azpimarratu du.
Garciaren hitzetan, planto egin behar da murrizketen aurrean. Are gehiago, hezkuntza eredu propioa aldarrikatu du: euskalduna, solidarioa, demokratikoa eta parte hartzailea.
Bestalde, Steilaseko Ana Perezek Gobernu espainiarrari eta Eusko Jaurlaritzari ohartarazi die ez direla ikasgela barruan geldituko eta kalera aterako direla era guztietako baliabideak eskatzeko, izan ekonomikoak edo giza baliabideei dagozkienak. Hezkuntzan behin-behinekotasuna % 35ekoa dela adierazi ostean, proportzio hori ia sostengaezina dela salatu du.
Cristina Uriarte jarduneko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak sindikatuen kritikei erantzun die eta gezurretan aritzea leporatu die. Haren esanetan, Heziberri planak ez du LOMCErekin zerikusirik. Halaber, hezkuntza sistema propioa defendatzeko egunerokoan normaltasunez lan egitearen alde egin du.
EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteak bat egin du deialdiekin.
Ikastolen Elkartea, Kristau Eskola eta LAB sindikatua ez dira batu mobilizazio horietara. LABen iritzian, "Estatuko logikatik" egindako deialdi bat da.
Lanuzteak eta manifestazioak
UGTk eta CCOOk 08:00etatik 09:00etara egin dituzte lanuzteak eskoletan, eta 18:00etarako manifestazioak deitu dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. UGTk salatu duenez, azken urteotan euskal hezkuntza pairatzen ari den erasoa jasanezina da.
ELAk eta Steilasek, berriz, elkarretaratzea egin dute 09:30ean Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren atarian. Elkarretaratzeak eta manifestazioak ere egin dituzte, batean eta bestean.
Alderdi politikoak
Elkarrekin Ahal Duguk babesa eman die mobilizazioak deitu dituzten sindikatuei, eta LOMCEren kontra protesta egiteko dei egin die herritarrei. Alderdi horren hitzetan, Heziberrik LOMCEren proposamen berberak jasotzen ditu.
Ezker Anitza-IUk ere bat egin du deialdiarekin, eta LOMCE bertan behera uzteko eskatu du. Ildo berean mintzatu da Alternatiba ere, eta hezkuntza sistema propioa aldarrikatu du EAErako.
Estatua
Ikasleen Sindikatuak eta CEAPA Ikasleen Guraso Elkarteen Espainiako Konfederazioak deitu dituzte Estatuko protestak. LOMCE bera eta horrekin batera etorriko diren errebalidak bertan behera uzteko eskatu dute elkarretaratzeen eta manifestazioen bidez dozenaka hiriburutan.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, piztu zen sutea
20:30 aldera piztu zen sutea San Isidro auzoko pampa baso batean, Aiartza mendian; eta gauean lanean arituta, 05:30 alderako itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan, ezta etxebizitzetan ere, baina inguruko baserrietan bizi diren bi pertsona etxetik atera zituzten badaezpada ere.
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.