Epailearen erabakia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Froga berriak aurkezteko aukera sanferminetako bortxaketaren epaiketan

Iruñeko taldekako bortxaketa epaitzen ari den epaileak froga berriak eskatzeko aukera eman die alderdiei, Nafarroako Auzitegiak auzia itzuli baitio, auzipetuen 'babesgabetasuna' egon dela argudiatuta.
Bilkura jendetsua Iruñean, 18 urteko neskaren bortxaketa salatzeko. Artxiboko argazkia: EFE
Bilkura jendetsua Iruñean, 18 urteko neskaren bortxaketa salatzeko. Artxiboko argazkia: EFE

Iruñeko 4 zenbakiko instrukzio epaileak, joan zen uztailaren 7an 18 urteko neska bat taldeka bortxatu izana ikertzen ari denak, probidentzia bat eman du azaroaren 8ko datarekin, zeinaren arabera auzian esku hartzen duten alderdiei hiru eguneko epea ematen dien froga berriak egin daitezela eskatzeko edota aurkezteko.

Epaileak hori egitea erabaki du Nafarroako Auzitegiak baliogabe utzi baitu bortxaketa kasu horretako ikerketa amaitutzat emateko hartutako bere erabakia. Izan ere, Nafarroako Auzitegiaren aburuz, defentsa-gabezia pairatu dute kasu horregatik auzipetuta eta behin-behineko espetxealdian dauden Sevillako bost gazteek.

Instrukzioa itxitzat eman arren, Iruñeko epaitegiak lanean jarraitu duela dio Nafarroako Auzitegiak, baina aldeei izapideak egiteko aukera ukatu die, ikerketa amaituta dagoela esanda.

"(Iruñeko epaitegiko) instrukzio epaileak lanean jarraitu du, auzi honen eskumena Nafarroako Auzitegiaren esku utzi arren, eta irregulartasun horrek bi aldeak babesik gabe utzi ahal izan dituela kontuan izanda, ebazpen hura baliorik gabe utzi behar dugu", jaso du Nafarroako Auzitegiak bere baliogabetze-idatzian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako

Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X