Ertzain bat hil da N-1ean, Iruran, auto batek harrapatuta
N-1 errepidean, Iruran, auto batek harrapatuta larri zauritu den ertzaina hil egin da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Zorigaiztoko ezbeharra 08:00ak aldera jazo da, Gasteizerako noranzkoan. Ibilgailu bat bidetik atera da minutu batzuk lehenago, eta agentea zirkulazioa bideratzen ari zenean, auto batek harrapatu du.
Ertzaina larri zauritu da, eta larrialdi zerbitzuek bertan artatu dute, baina 09:00ak aldera hil egin dela baieztatu dute.
Agenteak 54 urte zituen, eta Zarauzkoa zen.
Beste alde batetik, segurtasun neurri eza salatu dute Ertzaintzako sindikatuek. Halaber, segurtasun-arloan berariazko protokolorik ez izatea eta egunero erabiltzen duten lan-materiala egoera txarrean egotea kritikatu dute.
Era berean, Ertzaintzako prebentzio-ordezkariek (Erne, ELA, ESAN, SIPE, CCOO eta Euspel sindikatuek) elkarretaratzea deitu dute astearte honetarako, azaroak 15, Oiartzungo Ertzaintzaren instalazioen aurrean.
Lan-istripuaren berri izan ondoren zabaldu duten ohar batean segurtasun neurrien gabeziak, eta, bereziki, laguntzako bigarren patruilaren falta salatu dute sindikatuek.
Gainera, segurtasun neurrietan aldaketak egin izana eta segurtasun-arloan berariazko protokolorik ez izatea kritikatu dute.
Arrazoi horregatik, Lan Osasun eta Prebentzioko Arloari behingoz esku har dezan eskatzen diote, gertatutakoa zehatz-mehatz ikertu dadin eta Ertzaintzako langileen segurtasunari buruz duen ardura bere egin dezan.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailari lankidearen heriotza lan-istripuz eta zerbitzu-egintzan izan dela lehenbailehen onartzeko eskatzen diote.
Ondorioz, ertzain guztiak astearte honetako elkarretaratzera gonbidatu dituzte, “denon ondoeza agertzera”.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketaren arabera, Santanderren erori zen pasabideko torlojuak oso herdoilduta zeuden
El Bocal inguruan izandako istripuaren ondorioz Polizia Zientifikoak egindako ikuskapenaren arabera, euskarriek eta torlojuek korrosioagatiko degradazio handia zuten.
Beloradoko moja ohiak monasteriotik atera dira, horretarako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago
Francisco Canals Beloradoko moja ohien bozeramaileak jakinarazi duenez, 02:46an atera dira monasteriotik. Hori egin aurretik, Laura Garcia de Viedma abadesa ohiak elizako aldarean zegoen azken kandela eta eraikineko argi guztiak itzali ditu.
Azkenekoz Fustiñanan ikusi zuten 17 urteko neska baten bila ari dira
Zabaldutako datuen arabera, 1,60 metro luze da, gorpuzkera mehea du, eta begi marroiak eta ile beltz luzea ditu.
Hiztunen Berdintasunaren Alde: "Gure plataforma ez dago inongo trama, konplot edo konspiraziorekin nahastuta"
Elkarteak defendatu du bere jarduera bakarra Osakidetzako langileen "lan-eskubideak defendatzea" dela, eta ziurtatu du "erkidegoko bigarren hizkuntza" den euskara "beti" errespetatzen dutela.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik
Biktimak jarritako salaketaren arabera, San Frantzisko kaleko atari batean sexu-erasoa egiten saiatu zen atxilotua, 42 urteko gizona. Sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta atxilotu dute.
Epaiaren zain gelditu da Ekain Perrinoren aurkako eraso homofoboaren auzia, akusatuek deklaratu ostean
Asteazken honetan deklaratu dute hamaika akusatuek. Guztiek ukatu dute biktimaren aurkako irain homofoboak egin izana eta haren orientazio sexualagatik eraso egin izana. Batek onartu du biktimarekin borroka izan zuela, baina esan du ez zuela beste inork parte hartu.
Euskara Denontzat elkarteak onartu egin du Errenteriako lan-eskaintzaren kontrako helegitea jartzera animatu izana, baina ukatu egin du talde antolaturik dagoela
“Bizpahiru kasutan” laguntza eta defentsa juridikoa eskaini zutela dio Sabin Zubiri Euskara Denontzat elkartearen kideak, eta ikerketarekin “seinalamendu kanpaina” bat bultzatzea leporatu dio Argiari.
Miranda Ebroko sutea krimen matxista dela baieztatu du Marlaskak
Barne ministroak adierazi duenez, sutearen ustezko egilea eta horren bikotekide ohia, Dolores, 58 urtekoa, VioGen sisteman zeuden, baina ez bien arteko harremanagatik. Gizonezkoaren kasuan, 2007an egon zen erregistratua, eta emakumezkoaren kasuan, 2008an. Une honetan, ez zeuden aktibo VioGen sisteman.
Hiru emakume hil dira eta lau lagun zauritu, Miranda Ebron "nahita" eragindako sute batean
Agintariek baiztatu dutenez, bart 22:45 inguruan piztutako sutea "nahita" eragindakoa izan da; egileak poliza-etxean bere burua entregatu du eta atxilotu egin dute. Hildakoak 78, 58 eta 23 urteko hiru emakume dira.
Hizkuntza politikari buruzko "konspirazio teoriak" sortu nahi izatea eta lan eskubideak defendatzen dituztenak "seinalatzea" salatu du Euskadiko CCOOk
Sindikatuak zabaldutako ohar baten arabera, zenbaitek "existitzen ez den oldarraldi judizial" gisa aurkeztu nahi izan dituzte lan eskaintza publikoetako hizkuntza eskakizunen aurka jarritako helegiteak.