Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorpuzkiak atera dituzte jada Iruñeko Erorien Monumentutik

Familiekin adostuta, Iruñeko Udalak erabateko intimitatean atera ditu gorpuzkiak hobietatik; besteak beste, Sanjurjo jeneralarenak.
Iruñeko Erorien Monumentua, kanpotik, atzo. Argazkia: EFE
Iruñeko Erorien Monumentua, kanpotik, atzo. Argazkia: EFE

Bart bukatu dituzte Iruñeko Erorien Monumentuko kriptatik zazpi gorpu ateratzeko lanak, tartean Sanjurjo jeneralarena, egun osoan lanean aritu ostean.

Mola jeneralaren gorpuzkiak duela gutxi atera zituzten Erorien Monumentuko kriptatik, haren familiak eskatuta.

Udalaren eta Artzapezpikutzaren arteko akordioaren arabera, gorpuak hobitik ateratzeko lanak erabateko intimitatean egin dira, eta prozesuan nahitaezkoak diren pertsonek bakarrik parte hartu dute.

Bestalde, hedabideek debekatuta izan dute bertara sartzea, eta ezin izan dute argazkirik atera, senideek horretarako baimenik eman ezean.

Iruñeko Udalak ohar bidez jakinarazi zuenez, Udaltzaingoak segurtasun perimetroa ezarri zuen kriptarako sarreren inguruan, eta hobitik atera behar dituzten pertsonen senideei, udal teknikariei eta Iruñeko Artzapezpikutzako kideei soilik utziko zieten bertara sartzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X